euskaraz.net
Berri on

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Berri on



Berri on

5 urteko Spiderman batek haurtxo bat erreskatatu du
Spiderman berria brasildarra da, eta bost urte ditu. Armiarma-gizonaz mozorrotu ondoren, 5 urteko umea sutan zegoen etxebizitza batean sartu zen, eta 22 hilabeteko haurtxoa sugarretatik salbatu zuen.


Bi burudun umea jaio da Mozambiken
Bi buru dituen haurtxoa jaio da Mozambiken. Bigarren burua sabelaren inguruan dauka; begiak, ahoa, sudurra eta belarriak eduki arren, ez dute normaltasunez funtzionatzen. Mozambikeko Notícias izeneko egunkariak bildutako lekukotasunen arabera, mutikoa Maputoko erietxe nagusira eraman zuten, Magoanine auzoko etxebizitza batean jaio ondoren.
Laura Pérez


Antza harrigarria: benetako pertsonaia batean oinarrituta al dago Shrek?
Shreken hirugarren abentura. Ukaezina da ogro "beldurgarri" horrek, argazkiko gizonaren (Maurice Tillet) antz handia duela. Frantzian jaio zen borrokalari profesional bat zen, oso bizkorra, gainera; 14 hizkuntza hitz egiten zituen, baina fisikoki ez zen, ez, atsegina! Gaixotasun arraro baten ondorioz, hezurrak kontrolik gabe hazten zitzaizkion.

Gaixotasuna garatu ondoren, Frantziatik alde egitera behartu zuten. Argazkiko protagonista 1954an hil zen, eta orain, urte batzuk geroago, askok Shrek ogroaren paperean "berpiztu" dela uste dute.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena