euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Musika



Aisialdia: entzundakoak

Mana : "Amar es combatir”
Maná, talde mexikarra, lau musikariz osatua dago. Pop musika egiten dute, betiere antzeko doinuak erabiliz, baina jendea aspertu barik. Oso ezagunak dira mundu osoan; disko mordoa atera dute, baita sari asko irabazi ere. Disko honetako abesti gehienen gaia maitasuna da. Musika lasaia eta, aldi berean, erritmoduna erabiltzen dute. Abestien letrak eta doinua oso azkar ikasten dira.
Irati Markuleta


Violadores del verso: “Vivir para contarlo”
Violadores del verso taldearen azken diskoa da Vivir para contarlo izenekoa. Hip-hopeko talde onenetarikoa da. Letra onak eta askotariko erritmoak sartu dituzte disko berrian, jendeak beren musikaz goza dezan. Hip-hopa gustuko duten guztiei gomendatzen diegu disko hau. Taldea lau mutilek osatzen dute, eta MTVko EMA saria irabazi berri dute azken disko honekin. Diskoaren azala ez dago oso ondo landuta, baina erosteak merezi du.
Dasnel Gonzalez, Irati Berzosa, Ander Arrieta eta Ariadna Pereira

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena