Donostia auzoka
|
“Etor zaitezte liburutegira, oso ondo pasatuko duzue eta”
|
Isabel Vegas, Joseba Irazustabarrena eta Gurutze Perez
|
|
Txarako Intxaurrondo Berri auzoko udal liburutegira hurbildu gara Isabel, Joseba eta Gurutzerekin hitz egiteko. Esan digutenez, 2000. urtean zabaldutako liburutegia txiki geratu da, eta Siustegi parkean zabalduko dute berria, kiroldegiaren eraikinean. Beste hainbat gauza interesgarriren berri ere eman digute.
|
Zein ikasketa egin behar dira liburuzain izateko?
Bibliotekonomia masterra egin behar da. Hiru urteko ikasketen ondoren, bi urteko masterra egiten da.
Zaila al da hori ikastea?
Ez, oso gauza zehatzak ikasten dira. Ulertzeko ez dira zailak, baina denbora behar da.
Zenbat liburu daude gutxi gorabehera Intxaurrondo Berrin?
15.950 liburu.
Eta zein hizkuntzatan?
Gehienak euskaraz eta gaztelaniaz, baina badaude frantsesez eta ingelesez, gutxi, eta baita alemanez eta italieraz ere, baina horiek hizkuntzak ikasteko metodoak dira.
Liburuez gain, besterik ere har daiteke, ezta?
Bai, noski. 2.386 CD, 1496 DVD eta 262 CDR ditugu; mapak, partiturak, Internet, etab. Larrotxenen dagoena ere kontuan hartuta, auzoan 30.619 dokumentu daude eskuragarri, maileguan hartzeko.
Nola dago antolatuta liburutegia?
Sailkapen Hamartar Unibertsala deritzon sisteman. Hau da, dokumentuak generoka, gaika, alfabetikoki, etab. daude antolatuta. Adibidez, Haur Literaturaren kasuan, adinaren arabera, koloreen bidez.
Liburutegi guztiak berdin antolatzen al dira?
Bai, denak; Frantziakoak, Italiakoak, edozein tokitakoak.
Zenbat jenderentzako tokia dago Intxaurrondo Berrin?
Laurogeita hamarrentzat, gutxi gorabehera.
Eta jendea, zertara etortzen da normalean?
Irakurtzera eta liburuak edo DVDak eramatera.
Liburutegian isilik egon behar da, baina jendeak arauak errespetatzen al ditu?
Bai, oro har, bai. Haur txikiak etortzen direnean, zarata pixka bat egiten dute, baina normala da.
Lasai egoteko zein ordu edo egun da egokiena?
Arratsaldeko laurak.
Eta noiz da hobe ez etortzea?
Astelehenetan izaten dugu mugimendurik handiena, ikasle dezente etortzen baita lanak egitera.
Erabiltzaileek, batez ere, zer hartzen dute?
Helduek gaztelaniazko nobelak eta haurrek euskarazko ipuinak.
Zenbatek egin zuten iaz erabiltzaile txartela?
294 lagunek.
Auzoka aldizkariko irakurleentzat aholkurik emango al diguzue?
Ba, animatzeko eta etortzeko esango nieke.
Liburutegiaren webgunea
On line katalogoa
|
Intxaurrondo Hegoa
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|