Erreportajea
|
|
Warhammer, Eraztunen jauna
|
|
Estrategia jokoa. Pelikulako zein liburuko gudu zirraragarrienak zuk nahi duzun bezala egi bihurtzeko aukera ematen dizuten miniaturak dira.
|
Warhammer-ak estrategia joko bateko miniaturak dira. Hiru motatakoak daude: Warhammer Fantasy, Warhammer 40.000 eta artikulu honetan landuko duguna; Warhammer, Eraztunen jauna.
Joko honetan zure jokatzeko modua da garrantzitsuena, ez baita berdin inolako estrategiarik gabe eraso egitea edo estrategia zehatz bati jarraituz eraso egitea. Adibidez, aurkariak 25 gudari izan arren, eta zuk 8 besterik ez, irabaztea ez zaizu hain zaila egingo estrategia on bat baldin baduzu.
Horrez gain, margotzea gustuko baduzu, hauxe duzu aukera. Izan ere, warhammer-ak margotu egin ditzakezu, hasiera batean, guduak egiteko ez ezik, margotzeko ere bai baitira. Denda espezializatuan hainbat kolore aurkituko dituzu, zure miniaturak nahi duzun bezala margotzeko.
Margotu eta gero (margotu gabe ere bai), prest zaude gudu bat egiteko. Hori bai, zure aurka borrokatzeko prest dagoen aurkariren bat behar duzu.
Warhammer gudu baterako, zein gudaroste duzun (iluntasuna edo argitasuna), gutxieneko gudari kopuru bat eta pertsonaia bat beharko dituzu. Gudarosteak JRR Tolkienen liburutik ateratakoak dira eta izugarrizko aukera duzu zure gudariak aukeratzeko:
|
Argitasuna
|
Iluntasuna
|
Nanoa
Elfoak
Gondor
Rohan
Arnor
|
Angmar
Harad
Isengard
Mordor
Moria
|
Borrokak arau batzuei jarraiki egiten dira, eta lau zatitan banatzen dira: Iniziatiba, Mugimendua, Tiroa eta Aurrez aurreko borroka. Hona hemen lau zatien azalpena:
Iniziatiba: Honek partida (mugimendua, tiroa eta borroka) nork hasiko duen erabakitzen du. Jokalari bakoitzak dado bat botako du, eta zenbaki altuena ateratzen duenak irabaziko du. Frodo sartuz gero, iniziatiba beti argitasunaren jokalariak edukiko du, baita Gollum sartzen bada ere. Hori bai, iniziatiba iluntasunarentzat izango da.
Mugimendua: Iniziatibaren ondoren egiten da. Soldadu edo heroi bakoitzak egin dezakeen mugimendua egiten du. Elfoak, adibidez, 14 cm mugitzen dira, moriakoak, berriz, 12 cm.
Tiroa: Arkuz tiro egiteko fasea da. Arku mota bakoitza gehiago edo gutxiago iristen da, beraz, abantaila talde batek ala besteak izan dezake, edo biek berdin.
Aurrez aurreko borroka: Zati honetan, miniaturen lur zatiek elkar ukitzean (etsaien artean), borroka egingo dute. Horretarako, soldadu bakoitzak duen eraso kopuruari erreparatuko diogu. Eraso bakoitzeko dado bat botako dugu. Zenbaki altuena ateratzen duenak irabazten du borroka, baina galtzailea ez da hildakotzat hartzen. Hiltzeko, irabazleak berriz bota behar du lehenago botatako dado kopuru bera eta, bakoitzaren indarra eta defentsa kontuan hartuta, gutxieneko zenbaki bat atera beharko du hiltzeko edo zauri bat egiteko.
Urrats hauek beharrezkoak dira borrokarako.
Hala ere, zalduna edo Haradeko elefantea (Mūmak-a) izanez gero, aldatu egiten da aurrez aurreko borroka. Mūmak-aren kasuan, mugimendua ere alda daiteke. Hona hemen azalpena:
Zalditeria: Zaldunak 24 cm mugitzen dira. Beren lur eremua beste etsai batenarekin elkartzen bada (aurrez aurreko borroka), beti bezala, dadoak botako dira, baina mugimenduan sartu denez, borrokan ekintza horri karga deituko zaio. Adibidez, eraso bakarra badu, dado bakarra bota beharrean, bota behar duenaren bikoitza bota behar du. Bi eraso baditu, lau bota beharko ditu, eta horrela guztiekin.
Pertsonaia edo heroiak: Heroi edo pertsonaiek aurrez aipaturiko defentsa, indarra eta bestelako ezaugarriez gain, beste hiru ezaugarri dituzte: P boterea; V borondatea; D patua. Hiru ezaugarri horien erabilera zaila da, bakoitzak gauza desberdinetarako balio baitu. Pertsonaiek defentsa, indar eta ausardia handiagoa edukitzeaz gain, botere magikoak ere eduki ditzakete. Modu murriztu batean erabili behar dira, baina boteretsuak izan daitezke.
Hau guztia kontatu eta gero, metro bat (edo gehiago), dado dexente, gudaroste bat eta denbora asko pasatzeko gogoa baduzu, partida bat egin dezakezu. Zorte on eta, denborarekin, gudaroste handiena edo boteretsuena izango duzu.
|
Aitor Jaurrieta Goenaga
|
Soldaduen ezaugarriak
|
|
Borrokak puntu kopuru zehatz batera jokatzen dira; adibidez, 500 puntura. Soldadu mota bakoitzak bere ezaugarriak ditu, hobea edo okerragoa izan daiteke, edo defentsa handiagoa edo txikiagoa eduki dezake. Bi soldadu konparatuko ditugu:
|
|
C: Gudariaren borrokatzeko gaitasuna adierazten du (aurrez aurre nahiz arkuz).
F: Gudariek duten indarra da. Arkuen kontuan, motaren arabera, handiagoa edo txikiagoa izango du ( 2, 3 edo 4koa izan daiteke).
D: Gudariek duten defentsa da.
A: Gudari bakoitzaren eraso kopurua da. Hauen kasuan, dado bakarra bota behar dute, baina pertsonaia batzuek bat baino gehiago bota ditzakete.
H: Soldaduen zauriak dira. Soldaduen kasuan bakarra da, baina pertsonaiek 2 edo 3 izan ditzakete.
V: Gudarien ausardia adierazten du. Borrokarako duzun gudarostearen % 50 galtzean, ausardia-azterketa bat egin behar da bi dado botata. Bi dadoen emaitzak batu, baita ausardia ezaugarria ere. 10 edo gehiagoko emaitza ateratzen bada, gudariak borrokan jarrai dezake. 10 baino gutxiago ateraz gero, berriz, hildako bat bezala kontatuko da, eta ezin izango du borrokan jarraitu.
Soldaduei gauzak gehi diezaizkiekezu. Ezkutu bat gehituz gero, defentsa handitu egingo zaio. Bi eskutako aizkora bat gehituz gero, berriz, indarra handituko zaio.
Gondorrekoa Mordorrekoa baino hobea izan daiteke, defentsa handiagoa, puntu gehiago, etab. Baina dadoen arabera izango denez, Mordorrekoak ere irabaz dezake.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|