euskaraz.net
Herri kirolak 2

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 90 2008/02 »  Herri kirolak 2



Kirolak

Herri kirolak
Euskal Herriko garai bateko eguneroko lanetan oinarritutako kirolak dira. Beste lurraldeetan ere badituzte horrelako kirolak, baina guk gureak ditugu: aizkora, harri jasotzea, sega, sokatira, idi-probak, gizon-probak, etab. Baserriko lanetan egin behar izan diren ekintzak aisialdira aplikatu dira, eta egun kirol gisa hartzen ditugu.

Adibidez, lehen, sua egiteko edo etxeak egiteko egurra behar zenez eta egungo makinarik ez zenez, aizkoraz moztu behar izaten zituzten enborrak; bestalde, harginek, baserri dotoreak eraikitzerakoan, landutako harri sendoak mugitu behar izaten zituzten eta, sarritan, eskuz eraman behar izaten zituzten toki batetik bestera, eta baserriko abereei jaten emateko, berriz, segaz mozten zuten belarra.

Lan horietan zuten trebetasuna erakusteko, auzokoekin lehian jarduten ziren jai egunetan, eta gaur egun, kirol hauetarako, oso ongi prestatzen dira fisikoki.

Euskal Herrian hainbat mendetan zehar egin izan diren jarduerak ditugu eta, denborak aurrera egin ahala, aldatu egin dira arauak eta teknologia. Dena den, kirol hauetarako ezinbestekoa izaten jarraitzen du indarrak. Energia eta erresistentzia ere oso garrantzitsuak dira, baina indarrik gabe ez dago zer eginik.
Peñaflorida

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena