Ekologia
|
|
Biodibertsitatea
|
|
Ingurumena herritar guztion aberastasuna da eta denon lana da hori zaintzea eta babestea. Bizitza, biodibertsitatea, gure planetaren altxor handiena da eta, beraz, ezinbestekoa da biodibertsitatea zaintzea ekosistemen oreka mantentzeko; hau da, elkarren mende dauden hainbat izaki bizidunek bizirik irauteko.
|
Euskal Herriak ehunka landare, hegazti, animalia eta intsektu dituen ekosistema du. Hala ere, apurka-apurka eta hainbat faktoreren eraginez, ekosistemaren zati bat desagertzen ari da. Hori eragotzi behar da eta biodibertsitatea babestu behar da naturaz gozatzen jarraitu ahal izateko. Beraz, gogora ezazu:
• Errespetatu natura mendira joatean.
• Parte hartu basoak birpopulatzeko kanpainetan.
• Ibili lehendik egindako bideetatik, haietatik kanpo zapaldu gabe, leku horietan flora oso ahula baita.
• Ez utzi arrastorik ingurunean (zaborra, etab.).
• Informa zaitez ingurumena errespetatzen duen aisialdiko eskaintzaz (ekoturismoa); gero eta handiagoa da.
• Erosi tokiko produktuak eta barazkiak, alegian bertan ekoitziak.
• Saihestu espezie exotikoak sartzea eta espezie basatien merkaturatzea bultzatzea.
|
|
La Salle-San Luis
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|