Teknologia berriak
|
|
150 hazbeteko telebista
|
Panasonic konpainiak urtarrilaren 7tik 10era Las Vegasen ospatu den Kontsumo Elektronika Ferian (CES) 150 hazbeteko plasma telebista laua aurkeztu du.
Plasma telebista handi honek aurrekoak baino 47 hazbete gehiago ditu, 3,3 m-ko luzera du eta 27,4 mm-ko lodiera dauka. Eskolako arbelaren tamaina du, gutxi gorabehera.
Bestalde, filmak eta bideo-jokoak bereizmen handiko kalitatean ikusteko aukera ematen du. Imajina ezazu telebistako edo filmetako pertsonaiak tamaina handian ikustea edo kontsolarekin metro bateko atezain bati gola sartzea! Asko gustatuko litzaizuke, ezta?
Telebista berri honetan, gainera, Blu-ray edo HD-DVD (bereizmen handikoak) formatu berriko diskoak eta azken belaunaldiko kontsola edota bideokamerak beren kalitaterik hoberenean ikusi edo erabil daitezke.
Ziur aski gutako inork ez du horrelako telebistarik izango, baina amestea ez dago gaizki eta merkea da, gainera.
|
|
Iker Vázquez Zuloaga, Julen Solla Sampedro, Igor Zabala Gual
|
|
|
Interneten bidezko eskuko telefonoa
|
Skype Interneten bidez deiak doan egin ahal izateko programa da. Orain, 3 operatzailearekin batera, Skype erabiltzaileei edozein tokitatik deitu edota mezuak bidali ahal izateko telefono mugikorra merkaturatu da.
Sakelako telefono hauek, gainera, 3G teknologia, 2 megapixeleko kamera, mp3 erreproduzitzailea, telebista eta Internet mugikor zerbitzuak dituzte. Ohiko deiak ere egin daitezke telefono hauetatik.
Oraingoz, Erresuma Batuan, Australian, Italian eta Danimarkan dago salgai, eta laster Hong Kongen, Suedian, Austrian eta Irlandan ere salgai izango dira.
Kontratua eginda edo hilero aurrez 21 $ (14-15 €) ordainduta, Skype bidez doan hitz egin daiteke.
|
|
Kerman Martínez , Julen Solla
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|