 |
|
 |
 |
Iritzi-miritziak
|
Ikastolako berogailuak
|
|
2. mailan, Natur Zientzietan irakatsi ziguten, gaur egun, eguneroko premiak asetzeko erabiltzen ditugun energia-iturri nagusiak hauek direla: ikatza, petrolioa, gas naturala, uranioa, eguzkia, haizea eta urtegietako ura. Ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa k eragozpenak sortzen dituzte. Besteak beste, honako hauek: zentral nuklearren hondakinak erradioaktiboak dira, ingurumen arazo larriak sortzen dituzte, agortu egiten dira, erregaiek substantzia kutsatzaile asko igortzen dituzte atmosferara...
Eguzkia, haizea eta urtegietako ura, aldiz, energia-iturri garbiak dira. Hala ere, hauek ere badituzte desabantailak; nagusiena, energia-iturri horien aprobetxamendua oraindik gutxi garatuta dagoela.
Hona hemen energia kontsumoaren inguruko zenbait aholku: behar ez direnean, argiak itzaltzea; berogailuak tenperatura egokian edukitzea; dutxatzea, bainatu ordez; garraiobide publikoak erabiltzea, materiala birziklatzea...
Hori guztia irakatsi ziguten. Teoria ongi dago, baina errealitatean zer? Gure ikastolako berogailuak egunero egoten dira martxan, denbora luzez. Askotan, beharrezkoa ez izan arren, piztuta egoten dira. Horrela, energia alferrik xahutzen dugu, eta hori aldatu beharra dago.
Nire iritziz, hotza egiten duenean bakarrik jarri behar dira martxan berogailuak. Hona hemen berogailuak behar bezala erabilitzeko zenbait arrazoi:
1) Energia alferrik ez xahutzea.
2) Berorik ez pasatzea.
3) Energia gutxiago kontsumitzea.
Dena den, hori ez da ikastetxeetan bakarrik gertatzen. Eraikin publiko batzuetan eta etxeetan ere antzera gertatzen da. Etxeetako tenperatura kontrolatu beharko genuke, energia alferrik ez xahutzeko. Berogailuarekin ez ezik, arreta jarri beharko genuke ordenagailua, argiak eta bestelakoek erabiltzerakoan ere.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |