euskaraz.net
Pressing catch

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 91 2008/03 »  Pressing catch



Erreportajea

Wwe pressing catch: borrokalarien moda
Pressing Catch modan dagoen programa da. Pressing Catchi buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen zenbait azalpen.
Pressing Catchen ez dute elkar jotzen, dena antzerkia da. Hala ere, batzuetan, min handia egiten diote elkarri (kopeta ireki, odoletan utzi, eta abar). Borrokak antzerki hutsa diren arren, benetakoak ematen dute. Haurrek, lehenengo aldiz ikusten dutenean, benetan elkar jotzen dutela pentsatzen dute, baina ez da hala.

Pressing Catchen jolastea oso arriskutsua da. Arazo handiak dakartzanez, kalean, etxean eta eskolan ez jolasteko esaten dute, baina jendeak ez du kasurik egiten.

Pressing Catcheko borrokalariek gorputz oso-oso gihartsua dute, eta guk uste dugu asko dopatu egiten direla. Borrokalari guztiek tatuajeak dituzte, gehienek tripa edo bizkar osoa tatuajez estalita dute. Umaga izenekoak, adibidez, tatuajez beteta dauka aurpegia.

Neskak eta mutilak aritzen dira Pressing Catchen, baina mutil gehiago ikusten dira. Famatuenak, gizonezkoetan, Batista, Enterrador eta Rey Misterio dira, eta emakumezkoetan, Ashley, Torrie Wilson eta Kristal.

Borrokalari bakoitzak bere musika

Borrokatzera sartzen direnean bakoitzak bere musika dauka. Oso famatuak dira Rey Misterioren, John Cenaren eta Batistaren musikak. Ikusleei musika gustatzen zaie, eta abestu egiten dute.

Bilduma asko daude; Lamincards eta Superstars Uncovered, esaterako.

Orain modan dago Pressing Catch, eta gazte askok ikusten du. Telebistaz ematen dute, Cuatro-n, 12:05ean, egunero, eta 15:20etan, larunbat eta igandetan.
Intxaurrondo Hegoa