 |
|
 |
 |
Teknologia berriak: albisteak
|
Nabaztag
|
|
Nabaztag untxi itxura duen robot txikia da, WiFi sistemaren bidez Internetekin konekta daitekeena. Mezu elektronikoak jasotzean, horren berri ematen du.
Zuri-zuria da eta belarriak mugitzen zaizkio mezuak jasotzean edo bidaltzean. Hala eskatuz gero, mezuak irakurri egingo dizkizu. Goizean esnatzeko ere erabil daiteke eta, nahi izanez gero, eguraldiaren berri ere ematen du.
Gainera, beste untxiekin harremanetan jartzeko aukera ere ematen du, zure lagunei edo mundu osoko lagun berriei mezuak, abestiak edo doinuak bidaltzeko.
|
|
Elizaran ikastetxea
|
|
Ordenagailu berria txukun
|
|
Ordenagailu berria erosi al duzu? Duela gutxi erosi baduzu, Windows ez ezik, beste hainbat software ere aurrez instalatuta ekarriko ditu ordenagailuak. Batzuk, agian, erabilgarriak izango zaizkizu, baina asko eta asko ez dituzu sekula erabiliko. Software desberdinen probako bertsioak izaten dira. Ordenagailu-ekoizle handiek, software garatzaileekin akordio komertzialak egiten dituzte eta, ondorioz, probako bertsioak instalatzen dituzte ordenagailu berrietan.
Baina hori guztia kentzea komeni da, eta horretarako dago PC Decrapifier izenekoa. Tresna horrek ordenagailuan dauden probako software horiek detektatu eta desinstalatzeko aukera ematen du. Erabiltzailearen esku uzten du zein aplikazio kendu eta, beraz, oso erabilgarria da.
|
|
Elizaran ikastetxea
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |