euskaraz.net
Albiste laburrak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 91 2008/03 »  Albiste laburrak



Berri on

Bi urteko haurra, geografian aditua
Lilly izeneko neskatxo batek 80 lurralde baino gehiago kokatzen ditu zuzentasun osoz munduko mapa batean, bere aitak izenak esan ahala.
Haurrak gehiago eta gehiago eskatzen omen ditu denak ikasi nahian eta, Interneten jarri dituzten irudietan, hor ikusten da haurtxoa ohe baten gainean, saltoka, bere eskutxoarekin lurraldeak mapan seinalatzen dituen bitartean.
Jon Vadillo

16 urterekin, hirukiak bigarrengoz
Argentinako Cordobako nerabeak zazpigarren seme-alaba izan berri du. Nerabe honek 14 urterekin izan zuen lehenengo haurra eta 15 urterekin hirukiak izan zituen. Garai hartan, gazteegia zelako ez zizkioten tronpak josi, ezta DIUa jarri ere, antisorgailuak injektatu zizkioten. Hala ere, haurdun geratu zen berriz ere, eta hirukiak izan ditu berriro. Nerabearen amak hau dio: "Berriro ere hirukiak izango zituela jakin genuenean, hil egin nahi izan genuen. Nirekin bizi dira bai alaba eta bai bilobak. Berak ez dauka lanik eta aurreko hirukien aitak utzi egin zituenez, ni naiz familia honetara dirua ekartzen duen bakarra". Hamasei urterekin zazpi seme-alaben ama da, beraz.
Imanol Zudaire

Giltza irentsi parrandan jarraitzeko
Erresuma Batuko ikasle batek bere gelako giltza irentsi zuen lagunek etxera eraman ez zezaten. Festa batean zeudela, mutil honek gehiegi edan zuen, antza, eta lagunek etxera joateko esan zioten. Berak, ordea, parrandan jarraitu nahi zuen eta, txantxa bat egiteko edo, giltza irentsi zuen. Lo hartu eta hurrengo goizean ez omen zen ezertaz gogoratzen, eta giltzaren bila hasi zen. Zer gertatu zen kontatu zioten lagunek, baina berak ez zien sinetsi. Gero, eztarriko eta sabeleko mina sentitzen hasi zenean, ospitalera joan eta erradiografia batean garbi asko ikusi zen giltza barruan zuela.
Jone Lazkano