 |
|
 |
 |
Txisteak
|
Matematikako irakasleak Arantxa atera du arbelera, galdera batzuei erantzun diezaien:
— Ea, Arantxa, galtzetako poltsiko batean 30 € dituzu eta bestean 50 €...
— Ene! Beste norbaiten prakak jantzi ditut orduan...
|
|
Haizea Ormazabal
|
Elkartu ziren elefantea eta gamelua eta esan zion elefanteak gameluari:
— A zer nolako animalia arraroa zaren, bularrak sorbaldan dituzu!
— Zu bai zarela arraroa, zer eta zakila aurpegian!
|
|
Haizea Ormazabal
|
— Aita nola jakiten da gizon bat mozkortuta dagoen?
— Ikusten al dituzu han datozen bi gizon haiek? Ba, mozkortuta egongo banintz, lau ikusiko nituzke.
— Baina aita, bat besterik ez dator eta!
|
|
Oier Alfaro
|
Bi euskaldun soldaduskan. Halako batean, jeneralak:
— Bat, bi, bat, bi, bat, bi. Tente! Altxa armak!
Euskaldun batek besteari:
— Ez Josetxo, gizona! Tankea ez, tankea ez!
|
|
Andoni Uzkiano
|
|
|
|
|
 |