euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 91 2008/03 »  Filmak



Aisialdia: ikusitakoak

John Rambo
Zuzendaria: Sylvester Stallone.
Aktoreak: Sylvester Stallone, Julie
Benz eta Paul Schulze.
Mota: Akzioa.
John Rambo misiolari britainiar batzuek errekrutatzen dute piratengandik defenda ditzan, Birmanian. Soldadu gaizto batzuek zenbait nekazari eta misiolari bahitu ondoren, Rambok mertzenario talde bat biltzeko eta zuzentzeko eginkizuna izango du, bahitutakoak askatzea lortzeko. Gure ustez, oso film ona da, interesgarria. Anima zaitezte, eta ikus ezazue!

Los crímenes de Oxford
Zuzendaria: Alex de la Iglesia
Aktoreak: John Hurt, Elijah Wood eta Leonor Watling
Mota: Thrillerra.
Oxford inguruetako etxe batean atso bat aurkitzen dute hilda, eta logikako irakasle den Arthur Seldomek hilotza aztertuko du. Horretarako, Martin irakasle gazte amerikarraren laguntza behar izango du.

Misteriozko filma da. Gainera, gauza asko ikasiko duzue film honekin. Ez ezazue ikusteko aukera galdu. Ez zarete damutuko, benetan.

Soy leyenda
Zuzendaria: Francis Lawrence.
Aktoreak: Will Smith, Alice Braga eta Willow Smith
Mota: Akziozkoa eta beldurrezkoa
Birus batek ia munduko biztanle guztiak hil ditu. Bizirik dirautenen artean, berriz, askok mutazioak jasan dituzte eta monstruo itxura hartu dute. Robert Neville doktorea da bizirik irtendako bakarrenetakoa, eta birusa nola sendatu asmatu nahian dabil, mutanteen aurka eginez. Akzioa eta intriga dira nagusi, baita ezustekoak ere. Merezi du ikustea.

La Salle