euskaraz.net
Pedro Subijana

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 92 2008/05 »  Pedro Subijana



Elkarrizketa

Pedro Subijana
Batxilergoa egin ondoren, medikuntza egin behar nuen, baina...
Pedro Subijana Donostian jaio zen 1948an. Etxean hasi zen sukaldeko lanetan. Medikuntza ikasi ordez, sukaldaritza ikasketak egin zituen Zarautzen. Orain Akelarre jatetxeko burua da. Urte hasieran Michelin gidako hirugarren izarra jarri diote bere jatetxeari. Zorionekoa dugu gizon jator hau.
Esaguzu zerbait zure bizitzari buruz.

Batxilergoko ikasketak amaitu nituenez geroztik, nire bizitza beti mugitu da sukaldearen inguruan. Medikuntza ikasketak egiteko asmoa nuen, baina sukaldaritza-eskola bat zegoela entzun nuenean, nire bizitza aldatu zen. Ez nuen uste sukaldaritza ofizio bat zenik. Hortik aurrera, badakizue zertan ibili naizen.

Zergatik hartu zenuen sukaldari izateko erabakia?

Ni zaletasunagatik nintzen sukaldari eta gure etxean aritzen nintzen sukaldean. Hamahiru urterekin hasi nintzen sukaldean, batez ere, festetarako, urtebetetzeetarako, eta abar. Orduan konturatu nintzen sukaldaritza ofiziotzat hartu behar nuela. Ordutik aurrera gauzak asko aldatu dira.

Zein da zure platerik famatuena?

Hasi nintzenetik hona “Lupia piper berdeekin” izan da. Orain entzutetsuena “Gyntonika platerean” da. Baina hiru hilero aldatzen dugu menua.

Zenbat denbora behar da plater bat egiteko?

Badaude platerak berehala prestatzen direnak, baina badaude beste plater batzuk, behar dituzten saltsak direla eta, bi egun behar izaten dituztenak. Hala ere, normalena, daramazun martxaren arabera egitea da.

Zein da zure platerik gustukoena?

Ez daukat bereziki plater bat; nik uste dut sukaldariari jatea gustatu behar zaiola.

Non hasi zinen sukaldari lanetan?

Praktikak egin nituen Zarauzko Euromarren, Donostiako Maria Cristinan eta Tolosako Idiakez jatetxean. Ondoren, nire lehen lana Euromar hotelean izan zen. Orain dela ez asko arte, hotela, sukaldaritza-eskola eta jatetxea zen. Orain hotela eta jatetxea bakarrik.

Zer uste duzu egin behar dela sukaldari famatu izateko?

Ospetsua izatea ez da garrantzitsua. Garrantzitsuena zuk nahi duzuna ongi egiten duzula ikustea da.

Eta sariak? Zenbat irabazi dituzu?

Asko eta asko; sariak, plakak, oroigarriak, eta abar. Baina berriz diot, hori ez da garrantzitsua. Egiten ditudan gauzetan gustura aritzea da bizitzak eman didan sari garrantzitsuena.

Baina izango duzu bereziki gordea baten bat, ezta?

Alde profesionaletik, Michelin gidako hirugarren izarra emateak asko poztu ninduen.

Zergatik erabaki zenuen jatetxea Igeldon irekitzea?

Gizon batzuek jatetxe bat ireki behar zutela aipatu zidaten. Lehenengo, sukaldari burua izan nintzen. Gero, jatetxearen zuzendaria eta, azkenik, poliki-poliki, jatetxea erosi nuen.

Lan-bidaia asko egiten al dituzu?

Asko egiten ditut, bai, baina ez jendeak pentsatzen duen bezainbat. Zuk bidaia bat egiten duzu eta gero jendeak ehun aldiz kontatzen du, eta badirudi ehun bidaia egin ditudala, baina, berez, ez da hala.

Eta zein izan da bidaiarik garrantzitsuena?

Ia bidaia guztiak dira garrantzitsuak. Nik beti nahi izan dut ekialdera bidaiatu, eta lortu dut. Duela bi urte Japoniara joan nintzen eta iaz Txinara.

Eta telebista: egin al duzu saiorik?

Egin al dudan? Hamabost urtez, egunero. ETB2n egiten dut, eta “Pedro Subijanaren sukaldaritza” du izena saioak.

Badakigu liburu batzuk idatzi dituzula. Zer daukazu esateko?

Zortzi bat liburu idatzi ditut. Lehenengoa telebistaren ondorioz izan zen: “Eguneko menua”. Familientzako oso egokia da; errezeta asko biltzen ditu, eta ale asko saldu genituen (120.000 inguru).

Eta ba al duzu zaletasunik?

Bai, asko: korrika egitea, zinea, musika, eta abar.

Christian Rivas, Alejandro Espinosa, Ion Irigoien eta Ińigo Gońi

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena