euskaraz.net
Idazlana: Indiarrak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 92 2008/05 »  Idazlana: Indiarrak



Ikasleak idazle

Indiarren laguntzaz
Bazen behin familia frantses bat, Ameriketara joan zena. Garai hartan ez zegoen hegazkinik, eta itsasontziz joan ziren aita, ama, eta hiru seme-alabak.

Seme zaharrenak, izen frantsesa zuen: Pierre. Bigarrena neska zen, eta Fanou zuen izena. Txikienak, berriz, izen euskalduna zuen: Oihan. Jator eta alaiak ziren, baina, batzuetan, gaiztakeriatan ibiltzen ziren.

Iristean, Pierre, Fanou eta Oihan, lautada handiko haurrekin jolasten hasi ziren. Haur guztiak indiar helduak zirela jolasten ari ziren, eta nagusi bezala zegoen haurrak “Ahuntz Beltz” izena zuen.

Urte batzuk igaro ondoren, Pierre, Fanou eta Oihan gazteen aita gaixotu egin zen, eta hiltzeko zorian zegoen. Indiarrek ezin zieten lagundu, izan ere, konkistatzaileen aurkako borrokan ziharduten.

Azkeneko unean, ordea, indiar guztien laguntzaz, sendatu egin zen aita. Gaur egun Pierre, Fanou eta Oihanen familiak asko eskertzen die indiarrei beren aita sendatzen lagundu izana.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena