|

Eskutitza
Martxoak 7
Liburutegira etortzen zareten haur agurgarriak:
Ni “Betaurreko Hegalariak” deitzen naiz. Barkatu, oraindik ez bainaiz aurkeztu: Horren izen xelebrea daukat, liburu bat naizelako. ELKAR sailekoa naiz eta ez naiz 10 urte baino gutxiagokoek irakurtzeko gomendagarria. “Larrotxene” liburutegian nago, FANTASIAZKO LIBURUAK jartzen duen etiketaren apalean.
Gauza da idazlea ez zen mutiko batek idatzi ninduela eta, “Koldo Mitxelena” saria irabazi eta beste liburutegi batean jarri nindutela, Amarako liburutegian (liburuari tapa gogor bat jarri eta gero, noski). Baina nahiz eta mutiko horrek nirekin saria irabazi, ez naiz horren liburu ona. Eta hori nola jakin dudan? Ba begira. Liburutegian jarri nindutenetik ez nau INORK irakurri. Behin neskatxa batek hartu ninduen eta irakurtzen hasi zen. Orri bat ez zuen irakurri, apalean utzi eta beste bat hartzera joan zenean. Eta, zein hartuko zuen, ba? “Harry Potter” bildumako 2. liburua: “Sekretuen ganbera”. Nik badut “Harry Potter” bildumako lagun on bat “Harry Potter 4. eta suaren kopa” deritzona. Oso lagun onak gara baina askotan banandu egiten gara, bera askotan hartzen baitute.
Neskalaguna ere badaukat eta “Pipi, hegoaldeko itsasoetan” deitzen da. Liburu “emea” da eta oso pertsona ederra eta ona da. Bera ere gutxitan hartzen dute eta behintzat biok elkarrekin egoten gara. Ni pertsona (barkatu, liburu) ona naiz, eta ez duzue gaizki pasatuko ni irakurtzen. Badakit nahiko motza (barkatu, laburra) naizela baina liburu motz... laburrak oso politak izan daitezke. Gainera ni idatzi ninduen mutikoak zertarako egin zuen hainbesteko esfortzua 30 orrialdeko liburu bat idazten?
Badaukat, bai, etsai bat, beti-beti oso harro dabilena bere gaztaroa dela eta. “Jara” deitzen da eta nik gorroto dut, beti niri “bakartia” deitzen. Gorroto dut benetan. Nik ez daukat anaiarik ezta arrebarik ere, eta adibidez Harry Potterrak 4 dira. Beranduago 5.a jaioko da eta gero 6.a eta 7.a.
Baita ere, adibidez, “hotzikarak” ez dakit zenbat diren, agian 15 edo horrelako zerbait eta, seguru aski, hurrengoa ere jaioko da. Baina ni idatzi ninduen mutilari ez zaio burutik pasatu ere egiten niri anaia bat egitea eta hor segitzen du, egunero etorri, niri begiradatxo batzuk eman eta nire laguna hartzera joaten da (Harry Potter 4).
Behin, “Pipik” (nire neskalagunak) Amarako liburutegian geundenean, duela lau urte, liburu batzuk Larrotxene liburutegira eramango zituztela esan zidan, asko balio ez zuten liburuak, hain zuzen ere. Eta, noski, liburu multzo horretan ni nengoen. Baina “Pipik” ez ninduela bakarrik utziko esan zidan eta etxez aldatu nintzen egunean, “Pipi” nirekin batera kamioian sartu eta Larrotxenera iritsi ginen. “Fantasiazko liburuen” apalean sartu ninduten nire neskalagunarekin batera eta hantxe bertan zegoen, juxtu nire ondoan, Harry Potter 4. Oso liburu jatorra iruditu zitzaidan eta lagunak egiten hasi ginenean, Taka! Hortxe non neska batek hartzen duen eta irakurtzen hasten den. Baina ez Amarako liburutegian, ez hemen, ez nau inork irakurtzen. Tristea da benetan, umeak beste liburu batzuk irakurtzen ikustea eta zu inoiz ez irakurtzea. Ui! Eskutitz hau bukatu beharra daukat, ESKU BAT HURBILTZEN ARI ZAIT ETA!!!
Esan nahi dudan azkeneko gauza zera da:
EGIN IEZADAZUE FABORE BAT NI IRAKURTZEN, MESEDEZ!!!
BIHOTZEZ:
Betaurreko hegalariak
|
Lide Hernando Muńoz
C kategoria
10 - 12 urte
|
|