IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2003 - 14. edizioa: saritutako lanak »  Olerkia »  Etena ezten

Etena ezten





ETENA, EZTEN




Begi-niniak dizdiz dituzu
Baten batek hartu baitzaitu bere hegalen pean
Sentipen adierazkaitzek bete dizute arimaren esparrua
Eta urduritasun alai baten hatzaparretan
Piztu zaizkizu itzalirik zeuden
Hainbat eta hainbat kandela...
Itxaropenen itsasoan murgiltzear zaude,
Maitasunaren txitxiburduntziak egin baitu
Zure ur durundien gainetik
HEGAN


Barreneko zauri batek min degizu,
Maite zaituzten lagunen
Minari eman baitiozu bizkar;
Sentipen-loreak zimeltzen ari zaizkizu
Eta itzaltzen behin zure ganbara
Izutiki pizten zuen kriseilua...
Etsipenaren itsasoan murgiltzear zaude,
Traizioaren txitxiburduntziak egin baitu
Zure ur artean koloretsuen gainetik

HEGAN


Geografia batek liluratu zaitu,
Hizkuntza batek edo historiak...
Oroitzapenak nongotasun egin zaizkizu
Eta jasandako sastadak lehiarako ezten...
Ohartu zara arbasoen zazpi begiek
Osatzen zutela eguzki bakar bat...
Geroaren itsasoan murgiltzear zaude,
Aberriaren txitxiburduntziak egin baitu
Zure euskal uren gainetik

HEGAN


Frontera baten marrak geldiarazi zaitu
Eta ez dakizu, atzera ala jauzi, zer egin...
Ez dakizu banderak ote diren zubi
Edo tiro-hotsez ehoturik dauden...
Eta ez dakizu, hainbeste odolez
Zuria eta berdea ere gorri bihurtuko ez ote diren...
Zalantzaren itsasoan murgiltzear zaude,
Eztanda eta garrasien txitxiburduntziak egin baitu
Zure ur arreen gainetik

HEGAN


Geroaren ametsak,
Argiz janzten denean,

Egiten gaitu itxaropen ;

Geroaren zalantzak,
Malkoz janzten denean,

Egiten gaitu etsipen ;


Egunerokotasunean murgildurik gaude,
Gure mugazien txitxiburduntziak baitihardu hegan,
Gure segurtasun etenen ezten.






Jaione Okon Zubillaga

F kategoria

16 - 18 urte