1. zapata:
1.- Aizu bikote garbitutzeko
premia behintzat badugu (BIS)
bestela gure nagusitxoak
bota egingo bait gaitu
Eta kriskitin kraskitin
Arrosa Krabelin
bota egingo bait gaitu
|
2. zapata:
2.- Aizu zapata bikotetxoa
orain oso oker zaude (BIS)
tufo honekin etsaiengandik
oso babesturik gaude
Eta kriskitin
.
oso babesturik gaude
|
1. zapata:
3.- Egia esan hi zuzen hago
ondo gaudela esaten (BIS)
tufo honekin hasiko gera
elkarrekin ateratzen
Eta kriskitin
.
elkarrekin ateratzen
|
Txaketa:
4.- Aizu txamarra diskusio bat
entzuten da zapatana (BIS)
kuxkuxeatu in beharko degu
konpontzeko pasa dana
Eta kriskitin
Konpontzeko pasa dana
|
Txamarra:
5.- Egia esan txaketatxoa
goazen ba zapatangana (BIS)
hor behan daude ta ari dira
egiten esan dutena
Eta kriskitin
egiten esan dutena
|
Txaketa:
6.- Aizue zuek zer ai zarete
ateratzen armairutik (BIS)
zertarako egiten dezute
bronka jaso ta oraindik
Eta kriskitin
Bronka jaso ta oraindik
|
1. zapata
7.- Barka txaketa eta txamarra
ez dugu egin guk nahita (BIS)
zuek barkatzen badiguzue
ez aurki gu aterata
Eta kriskitin
..
Ez aurki gu aterata
|
Txamarra:
8.- Gure gatikan ez balitz izan
zakarrontzira zapatak (BIS)
nagusitxoa ez da hain ona
gu ordea oso onak
Eta kriskitin
gu ordea oso onak
|