IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2007 - 18. edizioa: saritutako lanak »  Olerkia »  Mara Sanchez

Mara Sanchez
TIK-TAK

Mara Sanchez Aginaga
Axular lizeoa
F kategoria
Sari nagusia



Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Orratzak, orratz mingarriak,
Behin haien ziztada zuen ongarria
Behin haiek ematen zioten plazerra
Hotzikara zabalduz zainetan behera.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Hankak ia ez diote sostenitzen
Baina ohetik altxatzen saiatzen da
Esku, behatz, oin dardartiak
Zutik ia ez da mantenitzen.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Bere logelaren lau hormen artean
Ilunpetan lotuta bere kartzelean
Eguzkiaren argia min ematen dio
Leiho itxien itzaletan zehar

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Gorputz ustela du bere kartzela
Ihes egin ahalko balu…
Odolaren pozoia utzi atzera
Ezerezaren lasaitasunaren bila.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Bera bakarrik gelditzen da
8 laguneko koadrilatik azkena
Besteak jada erori dira
Bakarrik gelditzen da bera.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Heroina hiltzaile gozoa da
Maitale exigentea
Bere beso hotzetan hartzen zaitu
Bere musu desiragarrian itotzen zara.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
“ez naiz damu”
Esaten dio ispilutik begiratzen dion mamuari
“ez dut promesarik nahi”
Gehitzen dio bere begietan bizirik dagoela dioen distirari.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Oherako bidean hankak ezin dute
Penarik gabe, damurik gabe, erortzen utzi da
Gau mahiaren izkina zorroztua topatu du
Heroina hiltzaile gozoa da.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Heroina maitale exigentea da
Maitatu gorrotatua
Odol gorriaren zipriztinak ilunpetan
Isiltasuna hautsiz amaren oihua.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
Aita atean geratu da isilik (beti bezala)
Amak besoetan hartu du semearen gorpu hotza
Arrebak malkoetan ito ditu oroitzapenak
Anaia ez da kanposantura ere agertuko.

Tik-tak
Erlojuaren orratzak aurrera doaz
“Beste jonkey bat aurkitu du heriotza”
Dio bi lerrotako albiste hutsak
Heroinaren besarkada hotzean
Galtzen da bizi nahia zizpurutan