IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2006 - 17. edizioa: saritutako lanak »  Bertsoa »  Iñaki Gartziandia

Iñaki Gartziandia
Lapurra



1.
Etxe barruan lapurra
Bere zelatan zakurra
Hotsak entzunda berehala du
Luzatu muturra
Ikusi dio bizkarra
Ez zen lapurra baldarra
Muttur ausartak ordea azkar
Kendu dio parra



2.
Bien arteko borroka
Hasi da elkar bultzaka
Erori egin da lapurra ta
Hasi da aieneka
Puskatu zaio aldaka
Ezin du mugitu hanka
Etxeko denak esnatu eta
Badatoz korrika
3.
Etxekoak ikusita
Lapurra mina hartuta
Poliziari deitu diote
Guztiz izututa
Iritsi da furgoneta
Eraman dute lotuta
Kartzelan sartu ta bertan utzi
Dute giltzatuta



4.
Ohe, komun eta aulki
Ziega da benetan txiki
Bakar bakarrik ta ilunpean
Dago oso gaizki
Ez da sentitzen gizaki
Damutu zaio ederki
Muttur zakurra gogoan dauka
Gau ta egun beti.


Doinua: Aitontxua exkaxturik