IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2006 - 17. edizioa: saritutako lanak »  Olerkia »  Jon Iraola

Jon Iraola
Berunezko Soldadutxoak
Amesgaiztoa

Amatxo amatxo
entzun dut ninietan zimurrak dituela
eta iltzeak buruan
eta arrautzaren moduan puskatzen diela haurrei barrena
jan aurretik
eta limusina beltz batean bahitzen dituela
Amatxo
Anttonek kontatu dit
eta hain ditu handiak begiak
eta hain ahulak taupadak
Amatxo amatxo
esan dizut ezetz
bakarrik parkera joan nahi dut
eta belazetan korri egin
amatxo
besarkada bat besterik ez
emadazu
musu heze bat

Jirafekin amestea debekatua dago. Amestea debekatua dago.

Esan nion
hainbeste
ez luzatzeko
a
me
tsak
itsuak
itxiak eta
arriskutsuak
direla
erakutsi
zigutelako
ikastolan
Baita malguki bihurtu
nahi duten
jirafa korrikalarientzat ere




ELEFANTANGO

Poema
bat idatzi nahi dut elefante
baten barruan poema gris bat, lodia
eta baldarra buztan txikik eta tronpa
luzekoa, ipuin batean bezala

Poema
bat idatzi nahi dut
elefante baten barruan ume
dantzatuz
malkoen erritmora
gar

ek ne egin ten
de za


ANAHIA

Anaiaren nahia nahia anaiaren nahai nahasiaren
ņabardurak nahastera naramana nabarmendu nadin
anaiaren nahi nahia ez baita nagia nardagarri horiek
nire ezina nazkatu naiz baina ezinaren azken bi hizkiak
dira na nahia anai nahi nahia banu nahi adina naizena
emango dudana da eta emango dudana dena da eta
anahianahidudanahiaiaiaiahain nago nire
nabarmen beharrean nazkatzerainoko demanda
amaigabean nahi eta ezinaren mina anahi, anaia,
nahia aska nadin nahia anaia anaia anai nahia
anhia nahia NADIM!

Handiek ez dakite berunezko soldadutxoekin jolasten. Me hatzetako kea

Hiz di mu per
kun o le fek
tza gun ta tuan

herrenka, herrenkaka
Herrenka tupustean
sentimenduekin topo egin arte

Jakintzaren
muleta perfektuan
hiz
kun
tzan
gara
sos
ten
ga
tzen

Gure mihiak betiere
meatzeko tximinia luze bihurtzen dira
Barkatu
Sentitzen dudana da maite zaitut
Besarka nazazu


esatean

Hatz mamiekin ukitzen zaitudanean bezala
uneoro zait pentsamendua itsutzen
eta makulu perfektua den
hizkuntza totelka
totelka dabil zaitudanean ukitzen
me atzeko tximinia luzetik isuritako
kiribil beltzetan.
Pentsamenduak dira
hitzetan giltzapetuak daudenak

sentimenduek
tximinia luzeko adreiluei barrendik so
hizkuntzan txertatzen dute bere izatearen arrazoia

sentimenduak l
angile dabiltza moldeatuz
geure barne meatzeen tristura era batera edo bestera islatuko duen

lohia