|
Donostiako XVI. Eskolarteko Literatur Lehiaketa
|
|
|
Sariak maiatzaren 14an banatu ziren Kursaalean
|
|
Parte hartu duten 1.285 ikaslek 1.473 lan aurkeztu dituzte
|
“Donostiako XVI. Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria” ren sari-emate ekitaldia maiatzaren 14an, larunbatez, egin zen Kursaal Elkarguneko Auditorioan –Kubo handia- eguerdiko 12.00etan.
Ekitaldira parte hartzaile guztiak gonbidatu ziren. Aurten, 28 ikastetxetako 1.285 ikaslek hartu dute parte eta 1.473 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Esku-hartzea oso garrantzitsua izan da, eta horrez gain, lanen kalitate maila oro har iazkoa baino askoz hobea izan dela adierazi dute epaimahaikideek.
Guztira, 25 sari banatu dira eta 25 saritu hauen artean, 12 irabazle nagusi hautatu dira.
Horrez gain, 76 gaztetxoren lanek
|
epaimahaiaren aipamen berezia jaso dute.
Bestalde, literatur lehiaketa honetan lan multzo garrantzitsua aurkezten duten eskolen artean opari bat zozketatu da irakasleek eta eskolak egindako lana saritzeko.
“Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria” Euskararen Udal Patronatuak Donostiako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da. Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu, A, B eta D ereduetan Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean.
|
|
Eman diren sariak
|
Parte hartzaile guztientzat :
Giltzak eta sakelekoa zintzilikatzeko zinta eta Oskorriren "Doktor Do Re Mi eta Benedizebra" diskoa (6-10 urte bitartekoentzat)
Gazteentzat egokitutako "Don Kijote Mantxako" antologia (11-18 urte bitartekoentzat).
Aipatuentzat : Aurrekoa eta roler (errotuladore) bat.
Sarituentzat :
Aurreko guztia gehi discman bat (A, B eta C kategorientzat)
MP3 eramangarria (D, E eta F kategorientzat).
Irabazle nagusientzat :
Argazki kamera digitala (A eta B kategorientzat),
Bideo kamera digitala (C eta D kategorientzat)
Ordenadore eramangarria (E eta F kategorientzat)
Eskolarentzat : Ordenadore eramangarria
|
|
28 ikastetxek parte hartu dute
|
Aitor ikastola
Altza Herri ikastetxea
Amassorrain ikastola
Antigua-Luberri BHI
Arantzazuko Ama ikastola
Axular Lizeoa
Barandiaran Lizeoa
Belen ikastetxea
Easo Institutu Politeknikoa
Ekintza ikastola
Eskibel ikastetxea
Herrera ikastetxea
Herri-Ametsa ikastola
Intxaurrondo Hegoa ikastetxea
|
Ikasbide ikastola
Jakintza ikastola
Karmelo ikastetxea
La Salle ikastetxea
Lauaizeta ikastola
Mariaren Lagundia ikastetxea
Nuestra Sra. de Aranzazu ikastetxea
Orixe ikastola
Santa Maria Marianistas ikastetxea
Santo Tomas lizeoa
Usandizaga-Peñaflorida institutua
Xabier Zubiri-Manteo BHI
Zuhaizti ikastetxea
Zurriola ikastola
|
Lehiaketa moten arabera, parte-hartze handiena, nabarmen, komikiak (596 lan) eta ipuinak (585 lan) izan dute.
Adin taldeei dagokionez, B eta C kategorietan izan da parte-hartzaile kopuru handiena, 8 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak, alegia.
Esku-hartze datuei dagokienez, 16 ediziotan 11.000 parte-hartzailetik gora eta 12.000 lan baino gehiago aurkeztu dira.
|
Azken sei urteetako bilakaera :
2000: 727 lan
2001: 797 lan
2002: 1077 lan
2003: 1150 lan
2004: 1559 lan
2005: 1473 lan
|
Saritutako lanak
|
| |
 |
 |
|