IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Koldo Mitxelena Literatur Saria »  2005 - 16. edizioa: saritutako lanak »  Oinarriak

Oinarriak


Donostiako Eskolarteko Hamaseigarren Literatur Lehiaketa

Koldo Mitxelena Saria



OINARRIAK



Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketan ari diren Donostiako ikastetxeetako ikasleek hartu ahal izango dute parte.

Ikastetxe horien artean kategoria hauek bereiziko dira:

A Lehen Hezkuntzako lehen zikloa
B Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa
C Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa
D Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa
E Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa
F LOGSE Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide-heziketa


Bost lehiaketa mota izango dira: Komikia / Olerkia / Ipuina / Bertso papera / Gutun idazketa

Lehiaketako lanek, originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Lanak bakarkakoak izango dira sail guztietan. Epaimahaiak lanen edukia hartuko du batez ere aintzat, baina euskarri berrien erabilera kreatibo egokia ere baloratuko du.

Kategoria bakoitzeko lehiaketa mota bakoitzaren lanen luze-laburrak hauek izango dira:

KAT KOMIKIA OLERKIA IPUINA BERTSOA GUTUNA
A DIN A4:
4 lauki








B DIN A4:
4 lauki


15 orri gehienez
(30.000 karaktere)
3 bertso
/ 12 bertso


C DIN A4:
6 lauki
32 lerro/100 lerro 15 orri gehienez
(30.000 karaktere)
4 bertso
/ 12 bertso
3 orri gehienez (6.000 karaktere)
D DIN A4:
6 lauki
40 lerro/
100 lerro
15 orri gehienez
(30.000 karaktere)
6 bertso
/ 12 bertso
3 orri gehienez (6.000 karaktere)
E DIN A4:
6 lauki
45 lerro/
100 lerro
15 orri gehienez
(30.000 karaktere)
6 bertso
/ 12 bertso
3 orri gehienez (6.000 karaktere)
F DIN A4:
6 lauki
50 lerro/
100 lerro
15 orri gehienez
(30.000 karaktere)
8 bertso
/ 12 bertso
3 orri gehienez (6.000 karaktere)


Lanak ikastetxeetan edo Euskararen Udal Patronatuan aurkeztu behar dira, eta lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du.

Kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko sari nagusi bat egongo da. Horrekin batera, kategoria bakoitzean bi irabazle nagusi hautatuko dira. Hauek, aurrekoaz gain, beste sari bat jasoko dute.

Parte-hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten denetik. Epe hori gaindituta, egileek ezingo dute lana berreskuratu.

Euskararen Udal Patronatuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota internet sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.

Epaimahaia osatuko dutenak Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia, Pello Añorga, Joxerra Garzia, Inazio Mujika Iraola, Antton Olariaga eta Mari Jose Olaziregi izango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sarien behin betiko esleipena, lanak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean ebatziko da.

Aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez balute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

Ikastetxeek aurkeztutako lanek, 2005eko otsailaren 18rako Euskararen Udal Patronatuaren eskuetan egon beharko dute, honako helbide honetan: Konstituzio plaza, 2 – behea – 20003 Donostia.

Ipuina, olerkia, bertso papera eta gutun idazketa lanak ordenagailuz, A4 neurrian tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lanarekin batera, honen kopia bat aurkeztu behar da, ipuin kategorian izan ezik, horretan bi kopia aurkeztu behar baitira.

Lehiaketa mota guztietan lanak era honetan aurkeztuko dira:
Lanaren izenburuak lehen orrialdearen goiko aldean, erdi-erdian, joan beharko du eta honen eskuinetara izengoitia letra handiz idatziko da, lehiaketa mota eta kategoria adieraziz. Ipuin eta gutunen kategorietan, egindako karaktere kopurua lanaren azalean adierazi beharko da. Egilearen izenak ez du inon agertu behar. Datu hauekin batera, izengoiti bera, lehiaketa mota eta kategoria jasotzen dituen kartazal itxi baten barruan, honako datuak (ordena honetantxe) zehaztu behar dira:

Lanaren izenburua:
Egilearen izengoitia:
Bi deiturak eta izena:
Kalea:
Zenbakia:
Solairua:
Hiria:
Telefonoa:
Posta kodea:
Jaiotze data:
Ikasmaila:
Kategoria (A, B. C, D, E edo F):
Lehiaketa mota (komikia, olerkia, ipuina, bertsoa edo gutuna):
Ikastetxearen izena:
Kalea:
Telefonoa:




Datuen babesa: eskabide orri honetako datuak Euskararen Udal Patronatuaren fitxategian erantsiko ditugula eta eskabidean azaldutako helburuetarako erabiliko direla jakinarazten dizugu, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (1999-12-14ko BOE), datu pertsonalak babestekoak, 5. Artikuluan xedatutakoarekin bat. Emandako zenbait datu literatur lehiaketako erakunde laguntzaileei jakinaraziko dizkiegu. Datu horiek ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu aipatutako legeak aurreikusten duen eran