IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   



HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostia Antzerki Saria »  III Antzerki Saria

III Antzerki Saria


“JOHN WAYNEren LAGUNA”

III DONOSTIA ANTZERKI

SARIAREN IRABAZLEA


Ados antzerki taldearen “John Wayne-ren laguna” antzezlana da III Donostia Antzerki Sariaren irabazlea. Koldo Losada, Martxelo Rubio, Teresa Calo (Tesa Andonegi), Aintzane Gamiz, Javi Barandiaran eta Jon Ezkurdiak interpretatu eta Garbi Losadak idatzi eta zuzendutako obra hau 2002. urtean Donostian euskaraz eskaini den 9 antzerki lanetako bat izan da.


2003ko martxoaren 3an epaimahaiak ondokoa erabaki zuen:


Donostiako III Antzerki Saria Ados taldearen John Wayne-ren laguna antzerki-lanari ematea.
Antzerki-lanaren osotasuna eta kalitatea azpimarratzeaz gain, honako alderdiak nabarmendu dizkio epaimahaiak John Wayne-ren lagunari:

Gaiaren interesgarritasuna eta tratamendu ona
Koldo Losadaren lan bikaina
Alderdi plastikoen aberastasuna


Saria, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, emango da. Dora Salazar eskulturagilearen marrazkiaz gain, 9.015 € jasoko ditu Ados taldeak. Sari emate ekitaldiaren eta horretarako antolatutako gala bereziaren ondoren, antzerki lan saritua taularatuko da.

Sarian parte hartzeko baldintzak honakoak dira:


Donostian 2002. urtean programatutako ikuskizuna izatea
Euskarazko ikuskizuna izatea (testurik gabekoak ez dira sartuko)
Talde/konpainia profesionalak taularatutako ikuskizuna izatea
Helduei zuzendutako ikuskizuna izatea (ez haurrentzakoa)
Aretoetarako ikuskizuna izatea

Baldintza hauen arabera honako obrak izan dira 2003. urteko Donostia Antzerki Saria eskuratzeko aukera izan duten eta epaimahaiak aztertu dituen ikuskizunak:

Antzerki lana Taldea
Modelo klowntrapublizitarioa
John Waynen laguna
Murphyrekin bueltaka
Kaio luma zikina
Anarkista baten heriotza
Ai ama!
Ekaitz txorien eskua
Zure aurpegia ikusi aurretik
Hau paraderoa!
Oihulari Klown
Ados
Vaiven
Maskarada
Tentazioa
Hika
Tanttaka
Kirikoketa
Aitzpea Goenaga


Saria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hurrengo urtean, hau da, 2003 urtean, Donostian euskarazko ikuskizun bat estreinatzea. Sari hau Euskararen Udal Patronatua eta Donostia Kultura euskarazko antzerki profesionala sustatzeko bideratzen ari diren lankidetza-egitasmoaren barruan kokatzen da. Lankidetza horren emaitza da baita ere euskarazko antzerki lanen programazioak azken urteetan izan duen igoera nabarmena. Azken urtean, esate baterako, 9 antzerki lan eskaini dituzte helduentzat talde profesionalek, eta Donostia Kulturak eta Euskararen Udal Patronatuak daukaten hitzarmena medio, lan bakoitzetik gutxienez bi emanaldi programatzen dira euskaraz.