IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostia Antzerki Saria »  IV Antzerki Saria »  Kutsidazu bidea Ixabel

Kutsidazu bidea Ixabel

Kutsidazu bidea Ixabel



Antzezlan hau Joxan Sagastizabalek idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago. Liburu hau euskarazko libururik salduena da (31.argitalpena kalean da).

“Kutsidazu bidea Ixabel” umore handiko antzezlana da. Bertan , euskaltegi batean euskara ikasi ondoren, Tolosaldeko baserri batera euskara “errealaz” jabetzera doan mutil baten abenturak azaltzen dira.
Mutil horrek bi oztopo handi aurkituko ditu: hango hizkera batetik eta baserriko ohiturak bestetik.

Antzezlana, martxa honetan jarraituz gero, euskarazko antzezlanik ikusiena izateko aukerak ditu. Euskal Herri osoan ibilia da , bai hiriburutan eta baita herri txikietan ere, izugarrizko arrakasta lortuz: emanaldi guztietan bete egin dute antzokia, plaza, eliza edota kiroldegia.




Zenbait datu adierazgarri

Lan hau 2003ko martxoaren 15ean Billabonan estreinatu zen.
Dagoeneko 125 emanaldi egin dituzte
Urtebetean 75.000 ikusletik gora izan ditu.
Donostian ere arrakasta handia:
Antzoki Zaharrean: 6 emanalditan 3.138 ikusle
Euskal Jaietan, Trinitate plazan: 2300 ikusle.




Fitxa Teknikoa

Aktoreak: Mikel Sarriegi
Ainere Tolosa
Ixabel Agirresarobe
Iñaki Agirrezabala
Egoitz Lasa
Anjel Alkain
Obraren egokitzapena:
Musika:
Zuzendaria:
Nagore Aranburu
Aitor Furundarena
Anartz Zuazua