IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Deabru gizon egina

Deabru gizon egina
Encarnação do demonio, 2008. José Mojica Marins. Brasil. 90 min.
Saila: Film luzeen lehiaketa
Zé Do Caixao itzuli da! Gainera, Veneziako Mostra dardarka utzi zuen. Hildakoen eta bizien artetik itzuli zaigu bere betiereko ametsa lortzeko asmoz: ondorengo bat! Bere semearentzat amarik onenaren bila dabilenean, Brasilgo indar militar eta polizialen aurka borrokatuko du eta faveletako biztanleak arrastoan sarraraziko ditu, hau da, zapaltzen dituzten ororen aurka matxinatzeko mehatxatuko ditu, horien artean Jainkoa eta apaizak. Sadeko markesa bere hilobian poztasunez betea utziko duen sadismo finezko zertzeladek, (Mojica Marinsen menpekoa dela erakusteko bere ipurmasaila irensten duen neskatxa), surrealismo tanta sinestezinek (bularra armiarmek jan dioten neskatxa biluzia) eta Nietzscheren nihilismo ukituek, Encarnação do demônio paregabea dela erakusten digute.

Azaroaren 1ean, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2008