|
|
The Cottage, 2008. Paul Andrew Williams. EE.BB. 92 min.
|
|
Saila: Film luzeen lehiaketa
|
|
Zuzendariak denbora asko ibili behar izan zuen bahiketa, mafia, txinatarrak eta munstroak batzen dituen beldurrezko film korapilatsu honentzat babes eta finantzazio bila. Inork ez zionez jaramonik egiten, oraindik serioagoa eta ilunagoa den eta mundu osoan arrakasta lortu zuen filma egin zuen: London to Brighton. Honela, esterlina nahikoa lortu zuen sasi-istorio harrigarri hau muntatzeko, film puru, basati, intrintseko eta, behin dena nahastuz, hain british aurkituko dugun filma. Hainbesterako da british-a filma, Man Uharteak eta Yorkshireko konderriak (Cumbres borrascosas-ekoa hain zuzen ere) eman ziotela diru-laguntza. The Cottage, Sitgesen arrakasta izan zuena, era ganberroan baina aldi berean zuzenean, Fargo eta The Texas Chainsaw Massacre filmen arteko mestizajetzat definitu dute. Hitz batean, bikaina.
|
Azaroaren 6an, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2008
|
|
| |
 |
 |
|