IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema »  Hirugarren ama

Hirugarren ama
La terza madre, 2007. Dario Argento. Italia. 98 min.
Saila: Film luzeen lehiaketa
Familia batek elkarturik mundu osoa beldurtzen badu, familia zoriontsua izango da. Il maestro Dario Argento dugu, gialloren erregea, Mother of Tears (Mater lachrymarum) filmaren zuzendaria, bere anaia Claudio ekoizle exekutiboa eta bere alaba, Asia bikaina, antzinatik hona inframunduaren buruzagi izan diren hiru sorgin handietatik hirugarrenaren mendeku grina eta gorrotoaren zentroa izango den zaharberritze eta arkeologia ikasle gisa aurkezten zaigu. Hori dena Erroman, zutoinean sartua amaituko duen emakume batek Asia ohartarazten duen bezala, izenik gabeko hilobien gainean eraikitako betiereko hirian. Beldurrezko zinema italiar purua, gore zertzeladez, betiko beldurrez eta sexu apur batez (lesbikoaz) apaindua. La terza madre lanari esker, giallo klasikoena baina moderno eta egiazkoena aldi berean XXI. mendean murgilduko da.

Azaroaren 7an, 19:45ean, Victoria Eugenia antzokian
Euskarazko azpitituluekin
Fantasiazko Eta Beldurrezko Astea Euskaraz 2008