|
|
Olentzero eta oparien ordua (2008). Gorka Sesma. Espainia. 70 min.
|
|
Saila: Haurrentzako zinema
|
|
McLondon legetik ihesi dabilen banku-lapur arriskutsuak gidatzen duen aireplanoak Olentzeroren etxearen aurka jo du. Milaka urteko sekretua gordetzen jarraitzeak arduratuko du ikazkina eta bere astoari iheslaria hartu eta herrian uzteko agindu dio konortea berreskuratu eta han bizi den gizonaren benetako nortasuna zein den jakin aurretik. Guztia konpondua dagoela uste duenean, Olentzero bere tresna preziatuena desagertu dela konturatu da: ordulari magikoa. Ordulari hori gabe, nola geldituko du denbora etxe guztietara iritsi ahal izateko? Olentzero eta oparien ordua animaziozko trilogia arrakastatsuaren hirugarren zatia da. Bulgaria, Dubai, Errusia edo Alemania bezalako herrialde urrunetako haur eta helduek gure lagun kuttunaren abenturekin gozatzeko aukera izan dute.
|
Azaroaren 8an, 12:00etan, Kursaal auditorioan
Euskarara bikoiztua
Fantasiazko eta beldurrezko astea euskaraz 2008
|
|
|