IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Kultura »  Donostiako kantak »  Kaldereroak »  Begi urdin bat

Begi urdin bat


Famaren hotsak goiti(tu)tzen du
merezi duen herria
zeru txiki bat dirudiena
hala da gustagarria;

lehengoko zaharra txukun txukuna
eder alaia berria,
ez zaigu penik behin ere joango
lehenago ez etorria (berriz)
Begi urdin bat begira dago
algaraz leiho batetik,
beste beltzaran tentatzailea
zelatan berriz bestetik,

zoramen hauek maite ditugu
bihotzen erdi erditik,
ez gera joango horiek lagata
gehiago Donostiatik (berriz)

Ez gera joango ez
gu Donostiatik.

Hitzak: Biktoriano Iraola