EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2008-05-12


Donostia Gaur, 2008-05-12

    2008-05-12, astelehena

Zinema
Mario Monicelli italiarra eta Japoniako zinema beltza Zinemaldian
Irailaren 18tik 27ra bitartean egingo da aurtengo Zinemaldia. Jaialdiak hiru atzera begirako eskainiko ditu, sail ofizialetik eta gainontzeko sailetatik kanpo. Eta alor horietako bi eman zituzten ezagutzera ostiralean Victoria Eugenia antzokian egindako aurkezpenean: Japoniako zinema beltzari eskainitakoa eta Mario Monicelli zinemagilearena. Hirugarren atzera begirakoa “egile garaikide bati” eskainiko diotela aurreratu zuten, baina haren izena datozen asteetan jakingo da. Aurtengo kartela ere ostiralean aurkeztu zuten. Iaz bezala, aurten ere Oscar Marinek diseinatu du. Irudi nagusia enbor puska bat da eta egilearen hitzetan, "foku handi bat da. Bozgorailu bat, proiektagailu bat. Talentua igortzen eta jasotzen duen antena erraldoi bat. Zinemagintzako erreferentzia eta sinbolo bat da". (EL Mundo)
- Talentua jaso eta igortzeko Berria
- Japoniako zinema beltzari eta Mario Monicelli italiarrari atzera begirakoa Irutxuloko Hitza
- La 56 edición recuperará el cine negro japonés y la comedia italiana de Monicelli El Diario Vasco
- Monicelli y el cine negro japonés, entre los principales ingredientes de Zinemaldia Gara
- Monicelli y el cine negro japonés, primeros ingredientes del Zinemaldia Deia
- El Zinemaldia recordará al director Mario Monicelli y descubrirá el cine negro japonés Noticias de Gipuzkoa
- El Zinemaldia recordará al director Mario Monicelli y descubrirá el cine negro japonés Diario de Noticias de Álava
- Monicelli y el cine negro japonés, primeros ingredientes del Zinemaldia. Mirarte Diario de Noticias de Navarra
- El festival de San Sebastián se fija en el cine negro japonés Diario de Navarra
- El Zinemaldia se abre al cine negro japonés y la comedia italiana El Correo
- Monicelli y el cine negro japonés como adelanto del Festival de San Sebastián El País

Kultura
Zortzi milioi euro San Telmo museoarentzat
Hiriko proiektuek atzerapenik izan ez dezaten Udal Gobernuak hainbat aurrekontu aldatzea erabaki du. Horrekin, besteak beste, San Telmo museoaren eraberritze lanak indartu nahi ditu eta 8 milioi euroko aurrekontua bideratuko du lan horietara. Tabakalerako proiektuarekin aurrera egiteko urte honetarako aurreikusita zuten diru kopurua, berriz, murriztea erabaki dute. Odon Elorza alkateak adierazi duenez, diru banaketa aldatu eta inbertsiorik handienak 2010ean eta 2011n egingo dituzte. Udalaren beste erronka nagusietako bat Donostia 2016an Kulturaren Europako Hiri bilakatzea izango da. Horretarako hiruzpalau langile jarriko dituzte lanean Victoria Eugenian irekiko duten bulegoan. 200.000 euro bideratuko dira proiektu horretara. Bestalde, Udalak ostiralean onartu zuen Donostiako Orfeoiaren egoitza berriaren proiektua. Joaquín Montero arkitektoak diseinatu du eta Miramonen eraikiko dute.
- San Telmoko museoa hornitzeko 8 milioi jarriko ditu Udalak Irutxuloko Hitza
- El Ayuntamiento amplía en 8 millones el presupuesto del museo San Telmo El Diario Vasco (I)
- La nueva sede del Orfeón en el parque de Miramón cuenta con luz verde definitiva El Diario Vasco (II)
- La construcción del vial de Molinao se incorpora al presupuesto de este año Noticias de Gipuzkoa

Kirola
Donostiarrak "Kiriko" izeneko traineru berria aurkeztu du
Donostiarra Arraun Taldeak traineru berria aurkeztu zuen ostiralean. Kiriko izena jarri diote, hiriko traineruarekin Kontxako bandera gehien lortu zituen Frantzisko Zubiaurre Kiriko patroi donostiarraren omenez. Gainera, traineruaren ikurra Untzi Museoaren eraikina da. Hiriko historian garrantzi handia izan duen eraikina izateagatik hautatu dute klubeko ordezkariek arraun taldearen ikur gisa. Lehenengo denboraldia izango da taldearentzat eta helburua KAE Ligako lehen lau postuetan egotea dela esan du Iñaki Arana presidenteak.
- Kiriko trainerua, lehiarako prest Irutxuloko Hitza

Antzerkia
Ten Con Ten taldearen ikuskizuna
XX. Gazteen Antzerki Topaketan Ten Con Ten talde donostiarrak haurrentzako euskarazko Ingurumenua antzezlana aurkeztuko du gaur Antzoki Zaharrean. Hiru sukaldarien papera jokatzen dute aktoreek. Menu bat prestatuko dute baina barazkiek kolorea galdu dutela ikusiko dute. Jolasaren bidez ingurumenaren inguruko zenbait kontzeptu azalduko dizkiete haurrei.
- Ten Con Ten talde donostiarra Gazteen Antzerki Topaketetan Irutxuloko Hitza

Kultura
Oteizari buruzko hitzaldia Koldo Mitxelenan
Aste honetan Jorge Oteiza artistari buruzko jardunaldiak egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean. Gaur Pedro Manterolak Oteizaren obrari buruzko hitzaldia eskainiko du, 19:30ean. Datozen egunetan, hitzaldiak, bideo emanaldiak eta bestelakoak izango dira. Bihar, esaterako, Oteizari buruzko mahai-ingurua egingo dute Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga eta Ricardo Ugartek, Edorta Kortadik moderatuta. Ostiralean amaituko da zikloa, Hutsaren hotsa hitzaldi eta audio lanaren emanaldiarekin.
- Oteizari buruzko hitzaldi zikloa hasiko da bihar Donostian Berria
- La vigencia del legado de Oteiza centra las jornadas que acogerá esta semana el Koldo Mitxelena Gara

Gizartea
40 haur sahararrek pasatuko dute uda Donostian
Oporrak Bakean ekimenaren barruan, aurtengo udan 470 haur saharar etorriko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara. Horietatik 40 haurrek Donostiako familietan igaroko dute uda. 7 eta 12 urte bitarteko haurrak etorriko dira. Haien osasun egoera hobetzea, basamortuak eskaintzen ez dituen baliabideak ezagutaraztea edota itsasoaz gozatzeko aukera eskaintzea da ekimenaren helburua. Ekainaren 23an eta 24an iritsiko dira eta abuztu bukaera arte egongo dira Donostian. Haurrak etxean jaso nahi dituztenek, horretarako banatuko den eskuorria bete eta Goikoa Jauregiko Lankidetza bulegoan aurkeztuko beharko dute.
- 40 haur sahararrek hiriko familietan pasako dute udara Irutxuloko Hitza
- Cuarenta niños saharauis pasarán dos meses de verano acogidos en familias donostiarras El Diario Vasco
- Unos 40 niños saharauis pasarán el verano con familias donostiarras Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
"Aquariumak kanpoko teknologia behar du, sekulako proiektua baitauka esku artean"
Vicente Zaragueta, Donostiako Aquariumeko zuzendaria: "Aquariuma, kanpoaldetik ikusten dutenentzat, arrain politak dauden tokia baino ez da. Baina, Aquariumean ikerketa lan garrantzitsua egiten da, nahiz eta jende askok ez dakien. Europako lehenengo itsas Biologiako masterra jarri dugu martxan, esaterako. Berrikuntza ezinbestekoa da hori oso garbi daukagu". (Gaur 8)