EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   





HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Donostia Gaur »  Donostia Gaur, 2008-05-16


Donostia Gaur, 2008-05-16

    2008-05-16, ostirala

Kultura
Zortzi herrialdetako ikuskizunak izango dira aurten dFerian
Inoiz baino nazioarteko talde gehiagok hartuko du parte aurtengo dFeria antzerki ferian. Zortzi herrialdetako taldeak izango dira: Argentinako Enrique Federmanen zenbait lan, Peter Broome frantziarrak ekoitzitako ikuskizuna, Euskal Herrikoak, Kataluniakoak, Japoniakoak, Errusiakoak, Portugalgoak, eta Espainiakoak. 21 antzerki taldek osatzen dute egitaraua eta ekainaren 8tik 13a bitartean, 24 antzezlan izango dira Donostiako hainbat antzokitan. Euskal Herriko zortzi taldek hartuko dute parte, baina obra gehienak gaztelaniaz emango dituzte. Besteak beste, Agerre Teatrok Secando charcos obra emango du Antzoki Zaharrean lehen egunean. Toki eta egun berean, Pok Produkzioak "¿Te acuerdas de la abuela?" eskainiko du eta Tanttakak Comida para peces. Kukai-Tanttaka taldearen Hnuy illa obra ere egun berean emango dute. Kukubiltxo taldeak, berriz, Haritzaren azalera zehatza antzeztuko du hilaren 13an, eta gaztelaniazko bertsioa ere eskainiko du. Bestalde, Japoniako Batik taldeak Shoku antzeztuko du Victoria Eugenian lehen bi egunetan. Oro har, dantza, obra klasikoak eta Hego Amerika izango dira aurtengo ekitaldiko ardatz nagusiak.
- Zortzi herritako obrak dFerian Berria
- Dantza, obra klasikoak eta Hegoamerika dFeriaren ardatz Irutxuloko Hitza
- La Feria de Teatro ofrecerá este año su edición más ambiciosa e internacional El Diario Vasco
- Ediziorik internazionalenari egingo dio aurre Donostiako Eszena Arteen Jaialdiak Gara
- La Feria de Teatro de Donostia abre su vía más internacional Deia
- El teatro en versión original subtitulada marca el camino más internacional de dFeria Noticias de Gipuzkoa
- La muestra más internacional El País

Merkataritza eta turismoa
Merkatari eta ostalariek Aquariuma omenduko dute
SShops Donostia eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak; Aquariumaren mendeurrena ospatzeko ekimen bana antolatu dute. Elkarteek Aquariumak urteetan turismoa erakartzeko izan duen gaitasuna eskertu nahi dute. SShops osatzen duten DendaSS, Centro-Erdi, Zaharrean, Auzoa eta Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak Erakusleiho bat itsasora izeneko ekimena antolatu dute. Parte hartzen duten establezimenduek beren erakusleihoak Aquariumak gogora ekartzen dien moduan hornituko dituzte. Parte-hartzaileen artean hiru sari banatuko dira: berrikuntzarena, sorkuntzarena eta herrikoia. Azken hori bezeroek erabakiko dute, Merkatarien elkartearen eta Aquariumaren web gunean emandako botoen bidez. Ostalariek pintxo, plater eta koktel lehiaketa antolatu dute. Aquariumak eta itsasoak emandako ideietan oinarria duten jakiak eta edariak egingo dituzte parte-hartzaileek. Ostalaritza establezimendu guztiek har dezakete parte aldez aurretik Gipuzkoako Ostalarien Elkartean izena emanda.
- Merkatariek Aquariuma omenduko dute Irutxuloko Hitza
- Comerciantes y hosteleros se suman al centenario del Aquarium El Diario Vasco

Ingurumena
"Hiri Iraunkorra" saria jasotzeko izendatu dute Donostia
Forum Ambiental Fundazioak, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren laguntzarekin, Hiri Iraunkorra sariak banatzen ditu 2002. urteaz geroztik eta aurten Donostia izendatu dute sari nagusia jasotzeko. Iaz Gasteizek eskuratu zuen sari hori. Sari banaketa gaur egingo da Madrilen. Denis Itxaso Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, Donostiarekin batera izendatu dituzten beste hiriekiko lehia zaila izango da.
- Donostia opta al galardón Ciudad Sostenible que va a entregarse hoy en Madrid El Diario Vasco
- Donostia recibe hoy en Madrid el Premio a la Ciudad más Sostenible Noticias de Gipuzkoa

Hirigintza
Errondo pasealekuan biribilgunea egingo dute
Podabines eta Errondo pasealekuen arteko bidegurutzea kendu eta biribilgunea egingo dute. Udaleko Mugikortasun Sailak autoen abiadura murriztu eta oinezkoen segurtasuna bermatu nahi du aldaketa horiekin. Lanak bukatzean, oinezkoek eta txirrindulariek errepidea gurutzatu ahal izateko pasabide eta semaforoak jarriko dituzte. Lanak udazkenean hasi eta bizpahiru hilabetetan bukatuko dituzte.
- Biribilgunea egingo dute Errondo pasealekuan Irutxuloko Hitza
- El cruce de Podavines con el paseo de Errondo se solucionará con una rotonda El Diario Vasco
- Una nueva rotonda reordenará el tráfico y reducirá el peligro en el cruce de Ferrerías Noticias de Gipuzkoa

Garraioa
Aitor Isasak irabazi du "Donostia bizikletaz" argazki lehiaketa
Guztira 108 argazki aurkeztu dituzte Donostiako Bizikletaren Behatokiak antolatutako Donostia Bizikletaz lehiaketara eta Aitor Isasaren No te cortes argazkiak bi sari irabazi ditu; hiru argazki onenei emandako bat eta kontzeptu onenari dagokiona. Jose Javier Garcia del Serren Luz en el infierno eta Aitor Alonsoren Perdida en la niebla izan dira beste bi hautatuak. Hirurek bizikleta tolesgarri bana jasoko dute sari gisa. Bizikleta eta honen itzala erakusten duen Raquel Garciaren argazkiak aldiz, argiari dagokion saria lortu du. Bestalde, Udalak eta Kalapie elkarteak antolatutako Bizikletaren Astearen barruan igande honetan II Bizitruk azoka egingo da Kontxako pasealekuan, 10:00etatik 13:00etara.
- Donostia bizikletaz eta azgazkietan Irutxuloko Hitza
- Una bicicleta detrás del objetivo El Diario Vasco
- Las más bellas estampas ciclistas Noticias de Gipuzkoa

Musika
Musika eta Dantza Eskolaren udaleku musikalak
Uztailaren 14tik 24ra bitartean udaleku musikalak egingo dira Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatuta. Udaleku horien helburua jolasen bidez musikaren sentsibilitate artistikoa lantzea da. 4 eta 11 urte bitarteko haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Bestalde, Bidebietako eta Groseko haurtxokoetan udaleku irekiak antolatu dituzte uztailerako, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. (Irutxuloko Hitza)
- Baile, juegos, pintura y talleres protagonizan las colonias de verano Musika bai! para niños El Diario Vasco
- Las colonias musicales se unen a la oferta del verano infantil Noticias de Gipuzkoa

Literatura
Mahai-ingurua eta "Jai" film laburra Literaktum jardunaldietan
Literaktum jardunaldietako gaurko saioan Amir Valle idazle kubatarrak eta biolentzia politikoaren biktimen elkarteetako ordezkari Juan Gutierrez madrildarrak hartuko dute parte. Mahai-inguruaren aurretik Ariel Zylberzstein zinemagile mexikarraren Jai film laburra emango dute. Gaurko saioa Historia ahoz-aho: de generación en generación lelopean egingo da, 19:30etik aurrera Casares-Tomasene kultur etxean. (Noticias de Gipuzkoa)
- Literaktum debate la pérdida de la memoria histórica El Diario Vasco