Zure ekarpena

Parte hartze orokorra Donostiako gizarte bizitzako esparru desberdinetako ordezkariekin egingo da. Besteak beste, Euskararen Aholku Batzordeko eta auzoetako euskara batzordeetako kideek eta aldez aurretik webgune honen bidez eskaera egin duten herritarrek hartuko dute parte. Eskaera posta elektroniko honetara mezua bidalita egin dezakezu: euskararenplana@donostia.org

 

Hiru saio egingo dira. Saioetara joaterik ez baduzu, egizu zure ekarpena behean iruzkina eginez.

 

Hona hemen xehetasunak.

 

2 thoughts on “Zure ekarpena

  1. Azaroko bileran parte hartu nuen, baina abendukoan ezingo naiz izan.
    Egoeraren azterketari bi puntu hauek erantsiko nizkioke:
    1) DonostiaKirolan eta DonostiaKulturan (agian Gazterian ere bai) euskararen aldeko diskriminazio positiboa falta da -espainolaren alde jokatzen duen hizkuntz nagusitasuna neutralizatzeko behar adinakoa.
    Nola? Aztertu egin behar, baina adibidez: a) ordutegi onenak eskainiz, b) prezio merkeagoak ipiniz, c) euskarazko taldeak osatzeko mekanismoak pentsatuz eta martxan jarriz.
    2) Gazte euskaldun askorengan nabaria da lotsa dutela “gehiengoaren joerari” ihes egin eta euskaraz aritzeko -baita lehen hitza euskaraz egiteko, etab. ere-. Nire ustez Donostian benetako gaitza den hori PsikoSozioLinguistikako adituek sakonki aztertzea eta ondoren esku hartze egoki bat diseinatzea behar-beharrezkoa da.

  2. Koro Zumalabek egindako iruzkinaren harian, gurasoak eta seme-alabak elkartzen diren kirol eta aisialdi ekitaldietan, euskararen aldeko diskrimizazio positiboa baino gehiago plantetatuko nuke: euskara hutsez egitea aurkezpenak eta azalpenak. Izan ere, larunbat goizetako kirol ekitaldietan parte hartzen duten haur eta gazteen %90etik gorakoa euskalduna da, euskarazko ereduetan ikasten ari baita; eta kasu gehienetan, parte hartzen duten guztiak dira euskaldunak. Gurasoak ez, agian; baina kirol ekitaldi horiek umeentzat antolatzen dira; are gehiago, euskara dakiten umeentzat. Burura datorkidan adibidetxo bat: garai batean, EITB-ko pilota partidak soil-soilik euskaraz eskaintzen ziren, eta pilotazale guztiek ikusten zituzten, euskaldunek eta erdaldunek; ez zegoen inolako diskriminazio “negatiborik”.
    Gauza bera planteatu liteke gazteei zuzendutako gainontzeko ekitaldietan ere. Donostian, ia-ia gazte guztiak euskaldunak dira, edo euskara ulertzeko gaitasun handia dute; eman diezaiegun euskaraz funtzionatzeko bidea, batez ere, aisialdi eta kirol ekitaldietan. Gazteak ez dira diskriminatuak sentituko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude