Dominika eta Niko Etxart, eta Rober Larrandaburu, Zuberoako kantariek, Larrotxene kultur etxean kantatuko dute maiatzaren 5ean, 20:00etan, Lagunekin kantari ekimenaren barruan. Abeslariek, lehenengo, bere errepertoriotik kantatuko dute, jendearentzat, eta, ondoren, jendearekin batera arituko dira. Sarrera doan izango da, eta ekitaldian kantuen hitzak banatuko dira.