|
06/05/2008 - 10:15
Juankar Landak Serge Gainsbourg artista frantziarraren kantak eskainiko ditu, maiatzaren 7an, 20:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Sarrerak: 15 €, 12€, 10€. Serge Gainsbourg-en hamabost kanta euskaratu zituen Landak Gainsbourg gainbegiratuz (Gaztelupeko Hotsak 2006) diskoan: "Je t'aime... moi non plus" eta "Aux armes et caetera" —La Marseillaiseren reggae bertsioa— haien artean.
Juankar Landak (Sanchís - Jocano) musikari talde zabal bat izango du alboan emanaldi honetan: Gari, Urko Menaia, Diego Vasallo, Sanchís, Giorgio Basmatti, Luisa Etxenike, Jorge Carrero, Enrike Mingo, Yone Gabarain, Mikel Agirre, Amaia Intxausti, Rafa Berrio, Estanis (Natural Project), Saioa eta Txuma Murugarrenen.
|