|
08/05/2008 - 11:23
Soziolinguistikari buruzko lan hoberenak saritzean du helburu proiektua abiatu du Soziolinguistika klusterrak: oinarriak. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira.
Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Lanak 2008ko irailaren 1erako bidali beharko dira ondorengo helbidera:
lionel@soziolinguistika.org.
Hausnartu sarien oinarriak
|