|
08/05/2008 - 13:22
"Zatoz txapelarekin". Doka, Donostiako kafe antzokiak, 1. urteurreneko festa egingo du maiatzaren 10ean, 19:00etatik aurrera. Urte bete joan da, beraz, Dokak Donostiako Erregezainen kalean ateak zabaldu zituenetik, eta bitarte horretan osatu duen kultur egitarauak aberastu egin du, nabarmen, hiriko euskarazko ekitaldien eskaintza.
Kafe antzokiaren eskaintza berritzailean dago, ziurrenik, gazteen artean, batez ere, baina ez haien artean bakarrik, lortu duen arrakastaren gakoa.
|