APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   






ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Albisteak - Noticias »  Imanol oroituz Lugaritzen

Imanol oroituz Lugaritzen

07/11/2008 - 09:41

Imanol oroituz emanaldia egingo da gaur, azaroak 7, 20:00etan, Donostiako Imanol Larzabal aretoan (Antiguako Lugaritz kultur etxean). Sarrera: 5 €. Elizabete Garmendiak aurkeztuko du ekitaldia eta hainbat kantari, musikari, bertsolari eta idazleek parte hartuko dute. Ekitaldia amaitu ondoren afaria izango da 21:30ean, Txirain elkartean. Afarirako txartelak eta argibideak 615 56 27 41 telefonoan jaso daitezke.

Imanol_diskoak.JPG

Ondoko kantari, musikari, bertsolari eta idazleek parte hartuko dute:
Niko Etxart, Amaia Zubiria, Pascal Gaigne, Santi Jimenez, Xabier Euskitze, Juan Kruz Igerabide, Felipe Juaristi eta Arantxa Urretabizkaia.
Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Demagun.