HIZKUNTZA    
   APRENDER EUSKARA    ENSEÑANZA    CULTURA    PUBLICACIONES    AYUDAS    TOPONIMIA    CONCURSOS   

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Colección Bertako »  Ez merkeenak! Bai onenak!

Ez merkeenak! Bai onenak!
Ordenagailuz egindako iragarki deigarriak ikusterakoan, publizitatea gaurko kontua dela pentsatzeko joera izaten dugu: modernitatea! Enpresa bat abian jartzerakoan, honi bultzada emateko publizitaterik ez egitea ia suizidioa da. Ikusten ez dena, ez da. Printzipio hau, ordea, ez da gaur egungo kontua, eta froga, irakurle, liburu honetan daukazu.

Pasa den mende hasierako aldizkaria dugu Argia. XX. hamarkadan hasi zen kaleratzen Donostiako astekari hau, Bittor Garitaonaindia eta Gregorio Mujikaren bultzadari esker. Egunkari itxurakoa zen, dotorea. Maiztasunez argitaratzen zen lehen argitalpena zenez, euskaltzaletasunean mugitzen ziren dendadunek eta enpresariek ez zuten aukera alferrik galdu, eta orrialde haietan egin zituzten bezeroak erakartzeko lehen saio xumeak; zortez batzuetan, zorterik gabe beste zenbaitetan, irudimenez eta freskotasunez sarritan. Nolanahi ere, gaur egungo euskarazko publizitatearen aitzindariak izan ziren. Liburu honetan lan horien lagin eder bat bildu da, nondik gatozen hobe ulertzea baliagarria baita nora goazen jakiteko.


Liburuaren aurkezpena
Argazkian Alberdania argitaletxeak, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzarekin, Bertako sailean argitaratu duen Ez merkeenak! Bai onenak! liburuaren aurkezpenaren une bat. Ezkerretik eskuinera: Inazio Mujika Iraola —Alberdaniako ordezkaria—, Ramon Etxezarreta —Euskara eta Kultura zinegotzia—, eta Lander Garro —liburuaren egilea—.
Hiru hizlarien hitzak entzuteko aukera eskaintzen dizue euskaraz.net-ek :


Ramon Etxezarretaren sarrera hitzak


Inazio Mujika Iraolaren aurkezpena


Lander Garroren hitzak