(...) esta sociedad para su obligada comunicación con las administraciones eclesiástica y civil, más a menudo de lo que se cree, empleaba a traductores bilingües, aunque tal comprobación solo alcance a ocasiones contadas
(AGUIRRE GANDARIAS, 1992: 260)
Atal hau irekitzeko Aguirre Gandariasen hitz hauek hartu ditugu, oso-osorik bat datozelako guk bildutako datuekin. Pleituetako agiri berezi batzuek erakusten dutenez, hainbat pleitutan frogak hartzera zihoan administrazio-ordezkaria (errezeptorea edo hartzailea) euskalduna zela jakin dezakegu, espreski hala adierazten duen formula bat dagoelako. Figura honen inguruan Iruñeko Apezpikutzako arduradunen artean nolako liskarrak sortu ziren ere aztertuko dugu. Dena dela, hemen esango diren gehienak Iruñeko Apezpikutzako hartzaileen esparrura mugatuko dira, Tolosako Agiritegiko prozesuetan ez baitugu figura honen aipamen edo aztarnarik aurkitu, nahiz eta ikusiko dugun moduan, frogak jasotzen zuen pertsonak euskara ulertzen zuela pentsatzeko arrazoirik baden.
XVI MENDEKO DOKUMENTU BAT
Hartzaileen inguruko informazioa batu eta arakatu ondoren, Donostiako biztanleak euskaraz mintzo zirela adierazten duen dokumentu bakarra topatu dugu XVI. mendean. Dokumentu hau ez dugu guk zuzenean jaso: Tellechea Idigoras jaunak 1967an argitaratu zuen artikulu batetik jaso dugu. Artikulu luze bezain jakingarri honen muina Miguel de Oquendo "Caballero de Santiago" izendatu ala ez erabakitzeko bildu ziren probantzek osatzen dute. Tellechea Idigorasek erakusten duenez, interes kontrajarriak zeuden Donostiako pertsona garrantzitsuenen artean, eta hauek zirela eta, probantzak biltzea uste baino luze eta zailagoa izan zen.
Frogak jasotzera Santiagoko ordenako bi zaldun etorri ziren Donostiara, Pedro Ruiz de Alarcón eta Francisco Collado Santorio. Hauek, noski, ez ziren euskaldunak, eta beharrezko testigantzak jasotzeko itzultzaileak hartu beharko zituzten. Dokumentazio originala ikusi ez dugunez, ezin ziurta dezakegu aurkeztu zuten dokumentuan egoera honen berri ematen duten ala ez, baina zaldunen dokumentua gordeta dagoen expedientean beste dokumentu batzuk ere gorde ziren; esan bezala, pertsona batzuk ez zeuden Miguel de Oquendo Santiagoko ordenako zaldun egiteko ideiarekin ados (garai hartan pertsona batek jaso zezakeen distintzio garrantzitsuenetakoa zen), eta beren ideiak defendatzeko Felipe II.ari gutun batzuk idatzi zizkioten.
Hauek dira expediente horretan gorde diren beste dokumentuak. Eta hauetako batean zera irakur dezakegu (Tellechea Idigoras, 1967: 77):
Relación de lo que se puede aberiguar del origen y dependencia y calidad de la persona de Miguel de Oquendo, en razón del ynterrogatorio por donde se manda sean preguntados los testigos de la ynformación que se ha de hazer para darle el hábito del Señor Santiago conforme a los establecimientos de su horden es lo seguiente: (...)
Y porque los más (de los testigos) son bascongados, conbiene que el ynterprete sea persona fiel, qual sería algún fraile bascongado de Santelmo que no sea de la provincia, que de otra manera, allende que podría hazer fraude, se atrasarán los testigos por temor que les descubran sus deposiciones.
Juan Lopez de Aguirre lizentziatuak Erregeri frogak jasotzerakoan Oquendoren zintzotasuna ezetsiko luketen hamar galdera berri gehitzeko eskatzen dio dokumentu horretan. Lekuko gehienak euskaldunak ziren, hala dio Aguirrek, eta itzultzailea eskatzerakoan, hau zintzoa eta fidela izan zedin eskatu zuen. Fideltasuna gorde ahal izateko, ezinbestekoa zen hartzailea euskalduna izatea. Hau honela izanik, garai hartako prozesuetan itzultzaileak izatea gauza arrunta zela pentsa dezakegu (dokumentuan ez da datarik azaltzen, baina 1582koa dela pentsa dezakegu, beste dokumentuak urte horretan idatzik baitira).
Aguirrek berak sinatutako beste dokumentu batean, antzeko kezka agertzen du (1967: 74):
Martin de Çuloaga, que es un honbre pobre, y fue hablado y prevenido por Juan Martinez de Çaldivia, coñado del dicho Miguel de Oquendo, y fue esaminado siendo ynterpetre (sic!) el mismo mesonero Joanes de Loperdi, persona sospechosa por lo que está rreferido, porque el dicho Çuloaga no sabe hablar el rromance, según el mismo lo dixo a su hijo Enrrique Çuloaga, y a don Miguel de Amézqueta, clérigo.
Akusatu batek bere aldeko epaia lortu nahi izanez gero, lekukoak bere alde jartzeaz gain, itzultzailea bera ere eros zezakeen, negozioko hartzaileak itzultzaileak esaten zuena sinistu beharrean zegoen eta. Egoera hau hartzaile erdaldunak zetozenean gertatuko zen batik bat.
Gauzak honela, hartzailea euskalduna izatea edo honen ordez itzultzaile bat izatea, behar linguistikoa izateaz gain, epaia bera aldaraz zezakeen faktore bat zen, eta jendeak bazuen egoera horren berri.
Hurrengo azpiatalean Iruñetik bidaltzen zituzten hartzaileen inguruko datuak emango ditugu. Kasu honetan ere, itzultzailearen figura, talde jakin batek (hartzaile erromantzatuak) bere intereseko erabakia har zedin erabiltzen duela ikusiko dugu, beharrezkoak ziren datuak izkutatuz.
IRUÑETIK ETORRITAKO HARTZAILEAK
Errezeptoreen gai interesgarri honen nondik norakoak ezagutzen hasteko, Iruñeko Artxibategian dagoen 1778ko pleitu bat15 ekarriko dugu gure artera; prozesu berezi honetan ageri zaizkigun datuak oinarritzat harturik urteetan atzera eta aurrera egingo dugu, beste dokumentu batzuk hizpide hartuz, denboran zehar elizaren euskararen aurreko jarrera nolakoa izan zen hobeto ezagutu ahal izateko.
**XVIII.** medean Iruñeko Apezpikutzak berari zegozkion pleituetako frogak jasotzeko "receptor" zelako administrazio-figura bat zuen. Prozesu honetan garbi azaltzen denez hauetako batzuk euskaldunak ziren, egoera sozialak hala eskatzen zuelako: herri euskaldunetan, lekukoek ez zuten gazteleraz hitz egiten, eta horrexegatik beraien aitorpenak euskaraz egiten zituzten. Prozesuan erabakigarriak gerta zitezken adierazpen hauek ulertzea beharrezkoa zenez, hartzaileetako batzuk euskaldunak izaten ziren.
Eta hau da, hain zuzen ere, pleitu honen muina. Vidaurre errezeptore euskaldunak ez du begi onez ikusten Hondarribira Latorre hartzaile erromantzatua bidali izana, are gutxiago jakinik bertako apaizaren aurkako pleitua, honek herriari euskaraz emaniko hitzaldi batean agintarien kontra agertzen zelako jarria zela. Apezpikutzako ohitura zaharraren arabera, pleituak errezeptoreen artean banatzerakoan, kontuan izan behar zen joan behar zuten herria euskalduna zen ala ez, errezeptore egokia hautatzeko, eta hau da Vidaurrek aldarrikatzen duena.
Vidaurrek bere interesak aurrera ateratzeko baliatzen dituen argudioetan apezpikutzako bi administrazio-dokumentu aipatzen ditu, gai honen inguruan Apezpiku desberdinek eman aginduak jasotzen dituztenak. Zoritxarrez, euskararen historia egiteko hain garrantzitsuak ziratekeen dokumentu hauek ez dira guganaino iritsi.
Lehena 1677koa genuke. Martxoaren 3ko agindu batean, Pedro Roche apezpikuak herri euskaldunetan garatzen diren epaiketetako frogak hartzeko errezeptore euskaldunak hauta daitezen agintzen du. Erabaki hau dirudiena baino garrantzitsuagoa da, errezeptoreen zerrendarako markatua zegoen hurrenkera bertan behera utz baitzitekeen, epaiketa jakin bat egiten ari zeneko herria euskalduna baldin bazen bertara bidaltzen zuten errezeptorea euskalduna baitzen, nahiz eta zerrendan lehenengoa erromantzatua egon. Hau noski, ez zen azken hauen gustuko erabakia; Jimeno Juríoren hitzetan (1997: 158):
Los comisarios romanzados trataron de romper la tradición, pretendiendo actuar entre vascongados pese a desconocer esta lengua. Venían arrastrando esta exigencia desde principios de siglo (XVIII mendeaz ari da)
Agindu honen ondorengo aztarna 1738 urtekoa genuke. Añoa y Busto apezpikuak honako agindua eman zuen urte honetan:
De data de trece de Abril de mil seisciens setenta y siete, se dispuso que à ningun Receptor que no entendiese la lengua bascongada se le cometiese probanza en Pais de ella, mandamos se guarde esto a perpetuo, y que no baste el decir el Receptor, que entiende la dha lengua, sino que primero sea exhaminado, y aprobado por orden de nuestra, de nuestros subcesores, ô de los Jueces que hubiere en dho nuestro Tribunal
Dena dela, ez dugu ahaztu behar hauek Vidaurrek emandako hitzak direla (esan dugun moduan, barne-agindu interesgarri hauek ez dira guganaino iritsi). Aipu hori irakurrita pentsa daiteke errezeptore erromantzatuetako batzuk maliziaz jokatzen zutela euskara ulertzen zutela adierazterakoan, eta garai hartako apezpiku jaunak jarrera horren aurrean ordurarteko neurriak gogortzea erabaki zuela. Vidaurreren argudioekin jarraituz, hartzaile erromanzatuek bestelako iruzur mota bat ere erabiliko zuketen herri euskaldunetako frogak hartzeko:
qe los Recepres Romanzados del Tribunal de V.S. se han valido de interpretes en las sumarias qe han / recivido en tierras bascongadas, aunque pr disimular no hicieron auto de juramento, por escrito, como correspondia
Esaten duen hau egia bada, honek azalduko luke, neurri batean, hartzaile euskalduna izendatzen zela dioten hain agiri gutxi jaso izana. Hau egiaztatu ahal izateko garai horretako pleitu guztiak hartu eta banan bana hartzailea nor den, eta nolako agiriak agertzen diren aztertu beharko litzateke.
Baina errezeptore erromantzatuen presioa zela eta, 1765ean erabaki berri bat hartu zuen Miranda y Argaiz apezpikuak: "turno comun" deitu zutena ezartzea18. Honen arabera, edozein prozesutarako hartzaile bat eskatzen zenean, zerrendan lehena zegoena joango zen, erromantzatua ala euskalduna zen kontuan hartu gabe. Erabaki-hartze hau ez zen izan guztiz garbia, Vidaurreren hitzak aintzat hartzen baditugu behintzat:
(...) de primero de Marzo de 1765: dada pr el Sr Miranda, fue a mera reprtazon y suplica de los Recepres Romanzados, sin producir documto ni justificazon alguna, y sin citar no ohir a los del turno bascongado, qe al tpo vivian como correspondia al parecer antes de darse; qe aunque no reclamaron pr la circunstancia qe contenia, de qe no se admitiese reprtizon algna en contrao, hasta qe dho Sr Miranda, de oficio tomase otra providena ni tubieron noticia de aquella hasta muy tarde, bien qe obserbaron la nobedad causada pr ella;
Miranda y Argaiz 1767an hil zen eta bere ordez Irigoyen y Dutari izendatu zuten. Honek, bi taldeen arteko harremana nolakoa zen ikusita, 1769. urtean erdibidetik egingo zuen agindua ematea deliberatu zuen: informazio "plenario"etan turno bakarra gordeko zen, baina informazio "sumario"etan errezeptore euskalduna bidali beharko zen herri euskaldunetara.
Garrantzitsua da informazio "sumario" eta "plenario"en artean zegoen desberdintasuna ezagutzea, erabakiaren jitea ondo hantzemateko. Lehena, pleitua ofizialki hasi aurretik errezeptoreak zuzenean jasotzen zuen informazioa zen; kasu hauetan bi pertsona besterik ez ziren izaten, hartzailea bera eta lekukoa, eta askotan izkutuzko izaera izaten zuten. Bigarrena aldiz, pleitua martxan zegoenean jasotzen zen, eta aipatu bi pertsonez gain, beste kargu batzuk ere izaten ziren lekukoen testigantzak entzuten zirenean. Hain zuzen ere, hauetako batzuk euskara jakingo zutela-eta, hartzailea bera euskalduna izatea ez zela horren garrantzitsua argudiatu zuen Apezpikuak agindu hau ematerakoan. Era berean, herri euskalduna izanik ere "lugar crecido"tzat bazuten, ez zuten nahitaezkoa ikusten euskara jakitea, lekuko erdaldunak topatzea lan errazagoa zelakoan.
Jimeno Juríok dioskunez (1997: 160), erabaki honen aurkako hotsak entzun behar izan zituen apezpikuak:
La Diputación de Gipuzkoa expresó su preocupación y disconformidad, y propuso que continuara el sistema anterior, encargándose los receptores vascongados de las diligencias en territorio guipuzcoano.
Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean dagoen beste paper-sorta batean agertzen dira Diputazioak Apezpikuari bidali zizkion gutunak eta gai honen inguruko bestelako dokumentazioa (JD IM 4/4/77, paperak foliatu gabe daude). Gutunetako batean hau irakur dezakegu:
Se me ha comunicado, que a instancia de los Recetores Castellanos deel Tribl Eccco de este Obpado ha mandado su S.I. nro Prelado, entren tambien ellos al turno de diligs de este pais, que solamente se encargaban a los Vascongados. Esta novedad, considero perjudicial a V.Sa y sus hijos, assi porque acarrea superiores gastos, como porque el Ministro pral, a qn se confiere el negocio, ha de estar atenido a loque dijese un interprete, que regularmente ha de causar alguna alteracion al sentido de las deposiciones, y el que no se entiendan en la forma convente a hacer las preguntas, que puedan conducir a averiguar la Verdad.
Beste dokumentuetako batean, Gipuzkoako herri handien zerrenda bat dago:
Rolde de los Lugares crecidos de Guipuzcoa: Sn Sebastian 20, Hernani, Tolosa, Villafranca, Segura, Azcoitia, Azpeitia, Motrico, Deva.
Kontuak kontu, Vidaurrek aipatzen duen beste dokumentu bat da donostiarrontzako garrantzitsuena. Hartzaile honek dioenez, 1744. urtean "Libro de Repartimientos" delako bat hasi zuen Jorge Francisco de Vergara repartidoreak. Honetan, errezeptore bakoitza zein herritara bidalia zen jasotzen den. Eta bertan aipatuak agertzen diren herrien artean Donostia dugu:
solamte pr q segun las razones q tiene el supte sacada de Libro de repartimtos del dho Jorge Franco de Vergara penultimo repartor qe dio principio en 3 de Junio de 1744 y acaba con el actual dho Trigueros (que hasta el prete no ha podido adquirir mas el supte) en todos los negocios y comisiones que ocurrieron en los Pueblos Bascongados sigtes: Lacunza, Deva, Guirguillano, Eguiarte, Urroz: Sagues, Obanos: Ezcabarte: Alquiza: Elcarte: Fuenterravia: Sn Sebasn: Urnieta: Iurre: Estenoz: Villa-Real: Garayoa: Aiezu: Zabaldica: Larrasoaña: Gollano: Albistur: Echarri: Chasberri: Gulina: Echarri-aranaz: Verastegui: Lizarza: Urroz: Beinzalabayen: Zarauz: Lesaca: Oyarzun: Alcoz: Arraiz: Roncesvalles: Espinal: Aizarna: Hernani: Asiain: Bearin: Auzoz: Lanz: Etulain: Alegria: Motrico: Elgoibar: Usurbil: Jaurrieta: Alza: Zestona: Isaba: Eugui: Burguete: Garralda: Legazpia: Beunza-larrea: Arizcun: Astigarraga: Vera: y Tolosa ; entendieron solamte Lorenzo de Elizalde, Martin Lopez, Franco Vergaña, Blas de Martirena, Martin de Eyaralar, y Juan Anto Ferraz ya difuntos, y el secreo Irisarri, Joaqn de Beunza Prior de dhos Tribus Rs, y Josef Maiz esno Rl vezno de la Va de Santesteban, qe los nuebe fueron Recepres bascongados 21 (azpimarkatua gurea da).
Benetan garrantzitsua litzateke liburu hori berreskuratzea, herri euskaldunen zerrenda osatzeaz gain, hauetako bakoitzean zein hartzaile izan zen eta zenbatetan joan zen jakin ahal izango baikenuke. Honek, arestian aipatutako hartzaile erromantzatuen jokaera pleituetako datuekin erkatzeko aukera eskainiko liguke; eta Donostiari dagokionez, gorde diren pleituekin erkatuta, euskara eta gazteleraren arteko harremana nolakoa zen ideia txiki bat izan ahal izango genuke: zenbat pleitutan behar izan zen hartzaile euskalduna, hala izan ez zenean lekukoak Donostia bertakoak ala beste nonbaitekoak ziren aztertu, hartzaile erromantzatuak itzultzaileez baliatu ziren ala ez...
Beste bi aipu ere badaude, Donostiako egoeraren berri eman diezaguketenak. Hauek kontrajarriak dira, baina ez da harritzeko gauza, bata Vidaurreren aipua baita, eta bestea Latorrerena. Eta dakigunez, bi hauek kontrako ideiak defendatzen zituzten (bidenabar, datu hauek zeharkakoak direla esan behar dugu): Vidaurrerenak honela dio:
de testimonio en relzon de que en el turno bascongado han estado, y estan comprendidos todos los Pueblos de la Provincia de Guipuzkoa, sin exceptuar las Ciudades, ni otros que se consideran poblados, y que solo actuaban en negocios y comisiones de estos Pueblos, dho Irisarri, y demas Receptores bascongados (...) q hasta aquí ninguna Ciudad ni Pueblo crecido de dha Provincia ha sido declarado / por Romanzado
Baina Latorrek dioenez:
qe nadie posehe universalmte el idioma vascongado, el qual tiene tantos carateres quantos son los valles, cendeas, Arciprestasgos, y aun los mismos Pueblos en qe se versa; que en toda la costa y Pueblos numerosos de la Provincia es evidente se entiende y explica gralmte el castellano
Beste dokumentuetik atera ditugun datuak ikusita, biek egia esaten zutela pentsa daiteke (Donostiako kasuan behintzat), hau da, Donostiako hizkuntza euskara zen, baina gaztelera ere hitzegiten zen (dena dela, oso zaila da bien arteko harremana nolakoa zen zehaztea). Hau dela eta, benetan adierazgarria gertatzen zaigu bertso batzuk euskara eta gaztelera nahasita ematea (ikus "IDAZKIAK" atala)
c/2071n29 signatura duen pleitu honetan ez da ebazpenik ematen, eta, beste daturik gabe, ezingo genuke jakin hartzaileen turnoa nola gelditu zen. Zorionez, gorago aipatu dugun GAOko legajo horretan, 1782 urtean Lezo y Palomeque apezpikuak eman zuen ebazpenaren kopia bat gorde zuten. Honek, ordurarte baliatu ziren bideak alde batera utzi eta berri bat ezarri zuen:
para cortar todo recurso, y dilaciones que embaracen la prompta administracion de Justicia, por via de interpretacion, declaraciones o explicacion de dho Auto de Providencia, ò como mas haya lugar declaramos haver sido y ser siempre Nuestra mente y voluntad, el que se formen desde luego dos turnos distintos, el uno de los Pueblos, y Paises castellanos ò Romanzados; y el otro para los Bascongados, de modo que en el turno Romanzado solo entren, y sean comprehendidos por ahora con arreglo à dha Proviedencia los tres Receptores Romanzados, que son los firmantes de esta nueba instancia, con exclusion formal de los Bascongados en el; è igu / almente en el de los Bascongados solo sean comprehendidos los tres receptoers que posehen el idioma à saber Alduncin, Arrizabala, y Goñi expresados, y señalados para este efecto en dho Auto, con exclusion tambien de los otros tres Romanzados en dho turno Bascongado
Ebazpenaz gain, bada beste datu interesgarri bat. 1778ko pleituan euskal/erdal herrien errolda egin gabe zegoela adierazten dute hartzaile erromantzatuek, eta "Erdal Herrien Errolda" bat proposatzen dute (Irigarayk23 garai hartan euskararen muga non kokatzen zen jakiteko baliatu zuena, hain zuzen ere). 1782 errolda oraindik egin gabe dagoela ikus dezakegu:
Y por la misma razon mandamos al Repartidor de Nuestro Tribunal con la misma calidad de por ahora, que en la distribucion de los negocios observe, y guarde el metodo, y forma que se obserbaba anteriormente, y se halla en los Libros de Repartimientos antiguos de los tiempos en que havia dos turnos Bascongado, y Romanzado señalando a cada Pueblo el Receptor Romanzado, o Bascongado que corresponda, segun se halle en dhos Libros, formando para ello desde luego dhos dos Turnos: que es lo que mandamos se obserbe inviolablemente hasta que se publique el Plan especifico de Pueblos Bascongados, y Romanzados en que estamos entendiendo
Hau da gai honen inguruan aurkitu dugun azken dokumentua.
Eta bien bitartean, zer gertatzen zen Donostian? Nolako hartzaileak bidaltzen zituzten gure hirira: euskaldunak, erromantzatuak, bata zein bestea? Zetorren hartzailea erdalduna bazen, nolako jarrera aurkezten zuen euskararen aurrean (Vidaurrek interpretaria hartzen zutenik ez zutela adierazten esan zuen)?
Galdera hauei erantzuna ematerakoan, orain arte aipatu dugun kronologia jarraitzen saiatuko gara: 1677, 1738, 1765, 1769, 1782. Aldez aurretik, dokumentu guztien lagin bat besterik arakatu ez dugula esan behar dugu. Ondorio errotuak atera ahal izateko lekukoak hartu zituzten pleitu guztiak aztertu beharko genituzke, baina lan horrek gure honen xedeak eta ezaugarriak erabat gaindituko lituzke.
Vidaurreren hitzak aintzat hartuz, hartzaileen inguruko lehen agindua 1677koa da. Bada modurik agindu hau baino lehenagoko egoera nolakoa zen jakiteko? Galdera honi erantzuna bilatzeko asmoz, 1650 inguruko dokumentu batzuk aztertu genituen, hartzailearen berri agertzen ote zen ikusi ahal izateko.
Ohar bat egin beharrean gaude. Hartzaileen kontu honetan sakontzen hasi ginenean, honi erreparatu genion: agiritegian dauden dokumentuen aurkibidean, euskaraz idatzitako zerbait edo euskararen inguriko auziren bat dagoenean, hala esaten zaigu fitxetan ere. Baina hartzaileen kontu hau ez da inondik inora aipatzen. Ikus dezagun fitxa hauetako bat, lehen aipatu dugun dokumentuetako bati dagokiona:
María Teresa de Goñi natural y vecina de San Sebastián, contra su convecino Josef Antonio de Ureta. Ambos contrajeron esponsales ratificados por una relación continua a vista y satisfacción de sus familiares, por numerosas cartas misivas cruzadas entre ambos; pero más tarde Josef Antonio se ha retirado de su cumplimiento. El demandado replica que todo lo aducido por Teresa son expresiones de amistad, pero no promesa de matrimonio. Sentencia absolutoria. Contiene minuciosa declaración de Mª Teresa, testigos, copia de 17 cartas (traducidas del vascuence) de Ureta y tres o cuatro originales (en castellano) de Teresa. Ls originales fueron mandados al tribunal de Burgos.
240 fols. Moreno, c/2560 nº6
Ikusi ahal izan dugunez, fitxetan pleitu horretan lekukorik izan den ala ez esaten zaigu, baina ez hartzaile euskalduna izendatzen den ala ez. Are gehiago, euskarazko esaldiren bat agertzen den beste dokumentu batzuetan, ez da hartzaile euskalduna izendatzeko agindurik agertzen. Bi datu hauek kontuan izanda, eta Apezpiku desberdinek emandako aginduen kronologian oinarritzat hartuta, ordurarte aztertu gabeko beste dokumentu batzuk aztertzeari ekin genion, figura administratibo hau dokumentu gehiagotan aurkitzeko asmoz.
Espero genuen moduan, bada figura horren arrastoa, nahiz eta izen desberdina hartu eta euskara zuzenean aipatzen ez den. 1645eko pleitu batean agiri hau aurkitu dugu:
El señor vicario q manda que el Repartidor nome Comisario que entienda en Recevir las Probanzas de Graciana da Enelope cona franco de Leco de San San sobre matrimonio y firme e Pampa a veynte y nuebe de sepe de mil seisos qta y cinco = Balga = sanssan
Este negocio se le Reparte a mm de leon Recepr que ba a la probincia y firma con 17 de octubre de 1645.
Antzeko agiri bat dugu urte batzuk geroagoko beste pleitu batean26. Gorago ikusitakoen eta hauen artean ehun urteko aldea izan arren, agiriok ia berdinak dira, bi ñabardura salbu:
* Terminologia aldaketa: XVII. mendean "Comisario"a dugu, eta XVIII.ean "Receptor" delakoa. Kargu bera dela dirudi, biak Repartidoreak banatzen dituelako, eta biak frogak hartzera joaten zirelako.
* Bigarrengo ñabardura arretaz aztertzekoa da. Azken aipu honetan ikusten denez, ez da euskara zuzenean aipatzen. Gauzak honela, zer dela eta pentsa dezakegu "entender" dionean "euskara ulertzeaz" ari dela? Erantzunaren giltzarria 1738ko aginduan legoke. Bertan esaten zaigunez: "se dispuso que à ningun Receptor que no entendiese la lengua bascongada se le cometiese probanza en Pais de ella (...) y que no baste el decir el Receptor, que entiende la dha lengua".
Honen aurrean, garaiko gaztelerako "entender en" esamoldea (dokumentazio juridikoaren hizkeran behinik behin) "zerbaitetan lanean aritzea"ren parekotzat har dezakegu. Honen adibide izango genuke gorago eman dugun aipu batean jaso dugun esaldi hau:
(...) hasta que se publique el Plan especifico de Pueblos Bascongados, y Romanzados en que estamos entendiendo.
Badirudi bigarren interpretazio hau dela agirian agertzen den formula ulertzeko aintzat izan beharko duguna. Dena den, ezin uka anbiguitate-egoera horrek hartzaile erromantzatuei Vidaurrek aipatzen duen trikimailua erabiltzeko aukera ematen ziela.
Hartzaile erromantzatu batek herri euskaldun bateko pleitua jarraitu nahi zuenean, euskara ulertzen zuela esan behar zuen agindu hau -1738koa- emana izan baino lehenago (agindu honen ondoren baldintzak gogortu egin ziren). Aldiz, hartzaile euskaldunek ez zuten ezertan adierazi behar gaztelera ulertzen zutenik, tribunalean lan egin ahal izateko gaztelera beharrezkoa zuten-eta. Bestela esan, elizaren administrazioan lan egiten zuten hartzaile euskaldun guztiak elebidunak ziren, eta ez elebakarrak. Hauetako bat herri erromantzatu batera joateko ez zuen gaztelera ulertzen zuenik esan behar. Aztertu dugun 1677 aurreko laginean ez dugu euskara aipatzen duen agiririk topatu. Ez dakigu halakorik ba ote den ala ez, baina baieztatu dezakegun gauza da apezpikuak beren aginduak eman ondoren euskara aipatzen duten agiriak agertzen hasten direla.
Jendea non lurperatu erabakitzeko 1731 urteko pleitu batean, hartzaile euskaldunaren figura agertzen da. Gainera, dokumentu honetako testigantza ez da bildu ditugun besteak bezalakoa. Formalki alderik ez bada ere, datu interesgarri bat agertzen da. Izan ere, lehenago beste hartzaile bat izendatu zen, baina manu honen bitartez espreski euskalduna den hartzailea izendatzen da:
Lizdo Dn Fermin de Lubiau oficial prinal de este obispado manda q sin embargo del nombramto de Comisario hecho por el Repartidor en franco de Alexo de ( __ ) el dia doze del mes de Maio ultimo pasado para la Recepcion de las Pruebas del negocio que litiga la Ciudd de Sn Sevasan contra el Cavdo Ecco de sus parrochiales, nombre nuebamente Comisario para el mismo negocio q atiende en la Recepcion de dhas Pruebas yq sea Vascongado
Ikusten denez, XVIII mende hasieran garrantzia ematen zitzaion hartzailea euskalduna izateari. Datu hau are garrantzitsuagoa da lekuko asko elizgizonak zirela kontuan izaten badugu (hauek ziren, Vidaurreren esanetan, herri euskaldunetan gaztelera zekiten bakarrenetakoak).
Irigoyen y Dutariren agindupean, 1777an, negozio-banatzaileak Manuel de Esain bidaltzen du Donostiara, aurrerago aztertuko dugun pleitu batean28 frogak jaso zitzan. Agirian, ez da euskararen aipamenik inondik inora ageri. Eta hau ez da harritzekoa, 1781ean hartzaile euskaldunen alde eman zen ebazpen baten aurrean errekurtsoa jarri zutelako hartzaile erromantzatuek, beraien artean Manuel de Esain. Kontuan izan behar dugu pleituan agertzen denez, informazio plenario baten aurrean gaudela (sumarioak ez ziren gordetzen), eta Donostia herri handien zerrendaren barnean kokatu zutela Gipuzkoako Diputatuek.
Ondorengo testigantzak beranduagokoak dira, 1782ko agindua eman eta ondorengoak.
1782ko pleitu bati esker, 1778ko prozesu horren ondoren egoera nola gelditu zen ezagutzeko datu interesgarri bat bildu ahal izan dugu. Hau garrantzitsua da, prozesu horretan ez baitzen epairik eman, eta hau hala izanik, ezin jakin dezakegu elizako arduradunek zein erabaki hartu zuten.
Maitasun-gutunez mintzo garen atalean aipatuko dugun dokumentuetako batean, honako formula agertzen da:
El señor Lizdo Dn Vicente de Baigorri provisor y Vicario general interino deste obispado manda al repartidor denegocios de su tribunal cometa al comisario deel que tocare la recepcion de las pruevas del pleito matrimonial que litiga Dn Josef Juaquin de Garay vecino del lugar del Pasage contra Manuela Antonia Chipres natural de Renteria: Pampa y noviembre diez y ocho demil setecientos ochenta y dos. Por el srio Moreno, Martin Josef de ( ). Este negocio, que es de Pueblo Bascongado, cometo à Martin Joseph de Alduncin Recepr designado pa los de ese idioma, respecto de tocarle por su turno. Pamplona, y Noviembre diez y ocho de mil setecientos ochenta y dos.
Ikusten denez, txanda amankomuna edo berezitua ezarri eztabaidatu eta ia bost urte beranduago, euskal herrietara hartzaile euskaldunak bidaltzea defendatzen zuen Vidaurre hartzaile izandakoa, orain negozio-banatzaile dugu.
Vidaurrek, Tolosako agiritegiko paper-sortan dagoen bere gutun bat (1781eko abuztukoa) hartzaile titulua aipatuta izenpetzen du. Lezo y Palomequeren agindua 1782ko urtarrilean emana da, eta Vidaurre negozio-banatzaile 1782ko azaroan aurkitu dugu. Pentsatzekoa da azken kargu hau Lezo y Palomeque apezpikuaren agindupean eskuratuko zuela. Ordurako hartzaileen banaketa nola egin behar zen garbi zegoen, eta hala aurkitu beharko genuke dokumentazioan ere.
Eta halaxe da, 1786 urteko beste dokumentu batean30 beste hartzaile euskaldun bat izendatzen duelako Vidaurrek, Phelipe de San Julian; honen izendapena ere bere txanda iritsia zelako gertatzen da.
Datu hauek guztiak bilduta, ondorio moduko ideia batzuk emango ditugu atal honen amaieran.
BESTELAKO TESTIGANTZAK
Prozesuetan euskara baliatzen zutela adierazten duten testigantza hauei esker froga dezakegu, lekukoen aitorpenetan ez baita hizkuntzari buruzko batere aipamenik egiten. Joera honen aurkako salbuespen bakarra topatu dugu:
Recuerdo que es quanto puede declarar bajo el dho Juramento, y habiendo se le leido esta declaracion en su lengua bulgar bascongada, en ella se ratifico
Testigantza hau bitxia da, ez baita lekukoari, hau berresteko, bere aitorpena irakurtzen zaion prozesu bakarra, baina bai hau euskaraz egin zela dioen bakarra.
Dokumentu honek itzulpen kontuen inguruko beste datu bat eskaintzen digu. Dokumentuan agertzen diren euskarazko hitzak mutilak neskari idatzitako gutunetan agertzen dira; prozesuan, gutun hauek froga moduan aurkezten dira, eta hala izanik, eskribauak euskararen itzulpena ematen du hasieran. Baina euskaraz agertzen diren hitzak nahiz bestelako sinbolo batzuk epaia emateko hain garrantzitsuak direnez (hauetan bailegoke ezkontza promesa dagoen, bai ala ez, auziaren erantzuna), gutunen autoreari berari eskribauak egindako itzulpena zuzena den ala ez esateko aukera eskaintzen zaio:
En obedecimto de lo q se le manda por el auto q incluie dho Despacho, hace la distinción y claridad de los enigmas y signos que dhas diez y siete esquelas comprenden descifrando su propia y verdadera inteligencia y significazion en la forma siguiente a saber (...) que el Bascuence de su primer renglon significa (...)
Donostian egiten ziren epaiketetan lekukoek (eta hartzaileek) euskaraz hitzegiten zutela frogatuta badago ere, ezinezkoa zaigu epaiketan bertan hauetako zenbat mintzo zen euskaraz zehaztea. Hartzaile euskalduna bidaltzen zenetan, agiri bat gehitzen zitzaion prozesuari (orain arte aztertu ditugunak bezalakoa, alde txiki batzuk badirela ahaztu gabe). Baina hemendik aurrera hitzez esandako guztia gazteleraz agertu ohi da dokumentazioan (froga ziren neurrian, idazkien kopia literala egiten zen, beren itzulpenarekin beharrezkoa zen kasuetan).
Esan nahi baita, lekuko bakoitzari zinarazi egiten zitzaiola, eta hala jasotzen da prozesuetan. Ordea, ez zaigu esaten aitorpena zein hizkuntzatan egin zen. Datu hauek apuntatu izan balira, garai hartan euskarak nolako egoera soziolinguistikoa bizi zuen aztertzeko aukera izango genuke, epaiketa bakoitzeko kopuru absolutuak oinarritzat harturik.
TOLOSAKO AGIRITEGIAN GORDE DOKUMENTUAK
Iruñean bildu ditugun datuak alde batera utzita, dokumentazio zibilak eman duena aztertzera pasako gara. Tolosako pleituen kasua harrigarria da benetan. Hango arduradunekin hitzegin genuenean, hoberena "Criminales" delako saila begiratzea genuela esan ziguten, eta hauen artean "Por injurias" direlakoak, azpisail honetako dokumentuetan aurkitu izan baitira euskarazko testutxoak beste herri batzuetako dokumentuetan. Halaber, "declaro en vascuence" edo antzeko formularen bat erabiltzen duten dokumentuak badirela esan ziguten.
Segi baino lehen, gauzatxo bat argitu behar dugu. "Criminales" delako saila oraindik osoki katalogatu gabe dago. Katalogatua dagoen zatiaren fitxetan aurkitu dugun azken dokumentua 1680-1690 hamarkada ingurukoa da. Hau honela izanik, ezin aldera genezake hemen esatera goazena orain arte Iruñako agiritegian topatuarekin, garai desberdineko dokumentuak baitira, eta ikusi dugunez, orain arte aipatu ditugun dokumentu gehienak 1700 ondorengoak dira.
"Injurias" direlako dokumentuak (70 inguru) aztertu ondoren, ez dugu euskarari buruzko inolako aipamenik aurkitu: ez itzultzailea zegoenik, ez aitorpena euskaraz egin zenik, ez eta irainik ere.
Bada hala ere, alde batera utzi ezin dugun 1687ko agiri bat. Honetan berriro ere "entender en" esamoldea ageri zaigu, eta goian aipatu dugun arazo bera dugu honen interpretazio zuzena zein den zehazteko:
E yo ebedeciendo al dho despo dije estava presto y prompto de entender en esta Provanza
Honekin batera, badira pleituetan jasotzen den liskarra gertatu zenean jendeak euskara euskaraz mintzatu zela adierazten diguten bi aitorpen. Lehena, "agote" deitu izateagatik jarritako pleituen arteko batean (1630) aurkitu dugu. Lekuko batek hau dio:
les dixo adonde tener (?) el arozcho, que en Romance quiere decir carpinterillo
Beste batek (iraina gertatu zenean aurreko lekukoarekin batera zegoena) ematen duen erantzuna honakoa da:
(...) que si avian traydo las piedras para el agotecho que quiere decir en Romance agotillo
Pleitu osoa (eta antzeko batzuk) irakurri ondoren, garbi esan daiteke erabilitako iraina "agotecho" dela, besteren artean lehen lekukoa "un poco sordo" dela esan baizaigu lehentxoago (7 folioan bertan). Baina garrantzitsuena ez da erabili zen irain-hitza zein den argitzea, erdi gorra den pertsona batek, iraina gaizki entzunda, euskarazko hitz bat ematen duela baizik. Hau da, pertsona horrek euskararako joera erakusten du, eta ez hori bakarrik; iraina bota zuenak ere euskaraz hitzegiten zuela pentsatuko zuen, haren hitzen berri ematen ari baita bere aitorpenean.
Kontuan izan behar dugu aitorpenak gazteleraz egonda ere, zehar-estiloan agertzen direla, eta hau hala izanik, ezin ziurta dezakegula aitorpen horiek zein hizkuntzatan egin ziren. Azken finean, aipatu ditugun Iruñeako dokumentuetan agiri berezi batzuk agertzen direlako jakin dezakegu nahiko garbi lekukoek euskaraz egin zituztela beren aitorpenak; bestela, ezinezkoa izango litzaiguke ezer ziurtatzea. Agiri hauek salbu, batzuetan eta besteetan agertzen diren lekukoen zin-egiteak oso berdintsuak dira formalki:
La dha Magna presento por tesos pa la primera y tercera pregtas del dho articulado a Xtobal de Cumarrieta, Juan de auza y Domingo de Arias Vezos de esta Ciud de quienes yo el dho escrivo recevi Juramto por dios no sr en forma devida de derecho, y ellos, cada uno de porsi hicieron Vien y Cumplidamte
Lekukoen hitzak zehar-estiloan ematen zaizkigu ia beti. Bada salbuespenen bat, baina ez aitorpen osoari dagokiona, hitz oso jakin batzuei dagokiena baizik. Eta kasu hauetan, estilo zuzenean agertzen diren hitzak gazteleraz idatziak dira. Hona esaterako 1606 urteko pleitu batean agertzen diren hitzak:
con el lancon que traya en la mano le dio un golpe y entonces el dicho martin perez- dixo, quereysme matar, y cuando esto oyeron (...)
Gorago aipatu bezala, Tolosan bildutako datuen artean bi dira, epaiketan bertan ez, baina iraina bota zeneko unean lekukoek euskaraz mintzo zirela adierazten duten aitorpenak. Bigarrena, eta aurrekoa baino garbiagoa, 1687. urteko pleitu batean aurkitu dugu:
(...) que decia a los dhos Padre e hijo salgan conmigo cobardes; a lo qual la testigo le dijo sino tenia discrecion y no mirava a las canas de aquel pobre viejo y questas razones dijo la testigo en lengua bascongada a que el dho Manuel respondio q no entendia guirigai y la testigo en su mal romanze le dijo y bolbio a decir las mismas razones
Berriro ere, Donostiako pertsona batek euskara erabiltzera jotzen du, eta ulertzen ez diotela esaten diotenean, gaztelera txarrean hitzegiten du. Andre horrek gaztelerara jo behar izan zuen euskara ulertzen ez duen pertsona, Manuel de Pomarera, segobiarra zelako (hala dio bere aitorpenean, 9. folioan). Donostian, eta batez ere Pasaian, kanpotar ugari zegoen, portuen garrantzia ekonomikoa zela-eta. Aitorpen txiki hau irakurrita, eta datu gehiago izan gabe, kanpotik zetozen gaztelarrek euskara ikasteko beharrik ez zutela ondoriozta daiteke. Edo bestela esan, garai hartarako Donostian euskara jakin gabe bizi zitekeela.
Donostian euskaraz egiten zela adierazten diguten beste arrasto batzuk ere baditugu: dokumentuetan agertzen diren euskal jatorrizko hitz askeak. Hauetako batzuk oso garbiak dira, nahiz eta mendeen joan-etorriarekin hainbaten esanahia aldatu delako susmoa izan dezakegun. Beste batzuk ordea kontu handiz aztertzekoak dira, askotan labainkorra gertatzen den etimologiaren alorrera jo beharko genuke-eta hauek azaltzeko.
Lehen azpisailean "mala be-orra" eta "Amandrea barroa"39 irain-hitzak sartuko genituzke (beste dokumentu batzuetan "yegua" gaztelerazko ordaina agertzen da lehenaren modu berean erabilita). Euskaraz esan-idatzitako zerbait agertzen denen honen gaztelerako ordaina emateko joera dagoen arren, hitz hauekin ez da horrelakorik gertatzen.
"Picherrero" eta honen oinarria litzatekeen "pichel" bigarren azpisailean sartzekoak direla deritzogu; forma hauek garai hartako Donostiako gaztelerak euskaratik hartutako mailegu normalizatuak zirela esan daitekela uste dugu, bi arrazoigatik: lehenik, hiru dokumentu desberdinetan agertzen direlako; eta bestetik, lehenak gaztelerako eratorpena jasan duelako (beraz, pentsa daiteke Donostiako gazteleran pitxel / pitxer barneratua zegoen hitza zela). Baina esan bezala, datu hauetan oinarrituta orokorpenak egitea oso arriskutsua da, oso oinarri ahuleko argudioak baliatuko baikenituzke.
Administrazioaren kontu hauekin amaitu baino lehenago, bada aipatu behar dugun beste datu bat. Pare bat pleitutan agertzen diren kanpoko lekukoak frantsesak dira. Honelakoetan, argi esaten zaigu galdetegia itzuliarazten dutela, lekukoak galdetzen zaiona uler dezan:
Se hico (sic) auto del dho pedimiento y acetado la dha comision y por que juntamente con el articulado por el qual los dhos testigos an de ser exsaminados (...) en lengua española (...) ordenamos que se traduxiese
ONDORIO ANTZEAN
Elizako administrazioak nahiz administrazio zibilak euskararekiko zuten jarrera aztertzeari eskaini diogun atal honi amaiera emateko, eta bildu ahal izan ditugun datuen eskasia ahaztu gabe, ondorio moduko ideia hauek papereratuko ditugu:
* Euskara ez zen, orohar, administrazioek kontuan hartzen zuten elementua.
* Donostiara, eta informazio plenarioa jasotzeko, hartzaile euskaldunak eta erdaldunak bidali zituzten negozio-banatzaile desberdinek.
* Hala ere, hau ez da hiriko egoera soziolinguistikoaren ondorioa, Iruñeko Apezpikutza barneko agindu desberdinena baizik.
* Hartzaile euskaldunak baziren, baina hau frogatzen duten agirietan oinarrituriko ondorio guztiak zalantzan jartzekoak dira, ez baitzaigu esaten zein lekukok egin zuen aitorpena euskaraz eta zeinek gazteleraz.
* Hartzaile euskaldunak izanik ere, herrian gaztelera hitzegiten zuen baten bat bazen, honengana jotzen zuten askotan, batez ere euskara galtzen ari zen herrietan (honen berri zehatzagoa izateko, irakur Iruñeko Apezpikutzako Agiritegian dagoen c/2071 n29 dokumentu garrantzitsua).
* Euskaldunen hitzak zuzenean itzuli egiten ziren (idatziak ez baziren) eta, salbuespenak salbuespen, ez zitzaien oneritzia eskatzen, itzulpen oker batek ekar litzazkeen eragozpenei muzin eginik.
* Hartzaile erdaldunek zuzen jokatzen zutela onartuta (1777ko pleituan ez da interpreterik aipatzen), Donostian XVIII. mende bukaera aldera gaztelera hitzegiten zela ondorioztatu behar dugu. Era berean, XVIII mende buakera aldera ere euskara hitzegiten zela garbi gelditu da 1782 eta 1786ko pleituen bitartez.
* Esan bezala, garaiko egoera soziolinguistikoaren berri zehatzagoa eman ahal izateko, agiritegietako dokumentu guztiak aztertu beharko lirateke, edo "Libro de Repartimientos" zirelako horietakoren bat aurkitu. Gure honek halako lan bati bideak ireki diezazkelakoan gaude.
XVII eta XVIII mendeetako agirietan joera desberdina dagoela ikusi dugu Iruñeko dokumentazioa aztertzerakoan. Baina Tolosan bildutako dokumentuetan (denak XVI eta XVII mendekoak), joera bera agertzen da, hau da, hartzailea izendatzen denean (beste prozedura baten bitartez), ez da euskara sekula aipatzen.
Joera desberdin hau azaltzeko hipotesi bat dugu, beste ikerlari batzuekin eztabaidatu beharko litzatekena. Gure ustez (eta ustea da, ez dugu baieztatzeko inolako daturik), bi mende hauen arteko desberdintasuna, Gipuzkoan behintzat, ez genuke euskararen mugan kokatu beharko, hau ez baitzen mugitu, gaztelera hitzegin edo ulertzen zuen pertsona-kopuruan baizik. XVII. mendean Gipuzkoan gaztelera zekitenen kopurua XVIII mendekoa baino txikiagoa zelako ustea ona bada, pentsatzekoa da XVIII. mendean bi hiztun-erkidegoen arteko muga aldakor horiek ondo zehaztea lehen baino garrantzitsuagoa izango zela. Honen ondorioz, eta beti gure hipotesiaren arabera, agirietan euskal herrietarako hartzaileak nora zihoazten argi eta garbi azaltzeko beharra etorriko litzateke. Ez dugu ahaztu behar 1778ko auzian, ordurarte herri erromantzatu eta euskaldunen errolda egin gabe zegoela esaten zaigula, ez baitzuten halako beharrik ikusten.
Dena dela, hau baieztatzea guztiz gaitza gertatuko den hipotesi bat besterik ez da.
Datu hauek guztiak aztertu ondoren, oso zaila gertatzen zaigu ondorio eta orokorpen zabalak egitea, ez baitugu azterketa historiko sakon bat egiteko beharrezkoak den oinarri dokumentalik. Agertzen diren datu gehienak zeharkakoak dira, eta garaiko egoeraren zertzelada bat marrazteko baliagarriak; baina hemendik aurrerago joatea ezinezkoa zaigu.
|
| |
 |
 |
|