1. 3. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  1. 3. Irudia

Amantxi

III



Lengoak eta Esteban



Est.- (Esteban eskuiko lenbiziko atean azaltzen da ta iru emakumeak itzal aundiarekin agurtzen ditu.) Vos quoque litoribus nostris Aeneïae nutrices aetemam mulieres famam dedistis audaces. Salvete, iterumque salvete! (1)

Niko.- Ora pro nobis.

Est.- (Esteban Amantxi’rengana aurreratzen da.) Oleskariarekin itzakin nere gaurko agerpena egingo dizut:

Kalipso ta Eukaris ninfa guztiakin ez dira neurtutzeko nere maitiakin.

(Amantxi’ri eskuan muñ egiten dio.)

Aman.- Beti limurtagarri.

Est.- Beti egizale.

Aman.- Eskerrik asko. (Andre Nikolasa erakutsiaz.) Andre Nikolasa, gure Elgoibar’ko aidietakoa.

Est.- (Andre Nikolasa’ren aurrean agur egiñaz.) Cara deum soboles, magnum Iovis incrementum. (2)

Niko.- Amen.

Est.- Astarbe zoragarriaren antzera, zure begi txingargilleak maitasunezko su gartsua sortzen dutela; zure ille kizkur urre margokoak su orri aize ematen diotela... ez, ez dizut esango.

Niko.- Ez.

Est.- Anfitrite, edertasun guzien meta pozgarri arrek bezela, zure arpegi gozatsu orretan larros zuri-gorria dirudien abo amets-gillea zabaltzen dala, ta bere lurrin zoratzalleak inguruan sortzen duela maitasunezko griñ ezti, laztan, kuttuna... ez, ez dizut esango.

Niko.- Ez.

Est.- Esango dizut...

Niko.- (Esteban ixil-arazi ondoren.) Esan zazu elgoibartarra; ta guziya esana dago.

Est.- Pulchre, bene, recte (3). (Andre Nikolasa’ri eskuan muñ emanaz.) Urte askoan. (Andre Brijida’rengana juanaz.) Andre Brijida, zuretzako nere agurketa menpetsuenak.

(Andre Brijida’ri eskuan muñ ematen dio.)

(Brij.- Eskerrik asko.

Est.- (Amantxi’ri.) Zure ondoan, Amantxi, astirik luzeenak, une labur, txolarte apurrak iduritzen zaizkit; nere oraingo egoera, berez labur eta ziztriña, zer idurituko ote zaio nere biotz gosetiari?

Brij.- Eginkizun asko ibilli bear dezu.

Aman.- Etzaitugu ikusi egun guziyan.

Est.- Esango dizutet zergatik.

Niko.- Lanbide bear-bearrekoen bat izango zuen.

Est.- Bart-arrats ezkero azkoitiarren artean degu Aita Zirilo, aba ospetsua.

Aman.- Zein da ori? Est.- Praile dominikotar bat, gorputzez txikia, baña arimaz neurrigabekoa; jakintsuetan jakintsuena, langillea, azkarra, trebea. Grekaz eta latiñez bere izkera jatorriz bezin erraz eta lasai mintzatzen dana. Omero, Platon, Aristofanes, Euripides, Birjilio, Orazio, Plauto, Tito Libio beatz-muturretan daukazkiena. Antziñako jakintsuen idaztiak iñork ez bezela azterkatzen ditu. Orrelakoengatik esan oi da: sagaces in inquirendo, circunspectos in explorando, in judicando graves, implicitus in vinciendo, faciles in enodando.

Brij.- Ori guziya bada, zerbait izan bear.

Est.- Bere eskuz berritu ta adierazi ditu antziñako idazlarien lanik berezienak: Zizeron’en izkintzak, Kintiliano’ren araudiak, Tito Libio’ren amarrekoak, Teokrito’ren artzai-oldertiak. Berak, aztarnak artu ta lan neketsu ta iraunkor ondoren, arkitu ta ezagutzera eman ditu betiko galduak uste ziran antziñako idazki gogoangarriak. Orrela Valerio Flacco, Silo Italiko ta Amiano Martzelino’ren ikaskizun mamitsuak. Orobat Plinio gaztearen eskutitzak, Rutilio Namaziano’ren ibilketak, Kalpurnio’ren oler’ki biguin eta xamurrak. Eta... arritu zaitezte! Usmaketa abetan zebillela, arkitu zuen idazki mutur bat, pitxi aberatsenik bezela berekin gordetzen duena, ta zuek ere bere berri pozik jakingo dezutena: Zizeron aundiak, egun batian, bere sukaldariari bazkaria jartzeko egin zion agerkaia. Zer bazkaria! Zizeron’ek bere eskuz izendatu ta aukeratua.

Niko.- Bai; ta gero sukaldariak tipula geixko edo porru-perrejil gutxitxo jarri, edo gatza gatzontzian aztu ezkero, goxua geldituko zan bazkari burrunbatsu ura.

Est.- A! Bañan Zizeronek gertu-arazia izate utsak...

Niko.- Ez, ez. Bazkariak sukaldian maniatzen dira, ta ez idazlarien muñetan.

Brij.- Gai ontan, Andre Nikolasa artakua da gero...

Niko.- Bai noski; eltzekuak guri-guri, arrai ta aragiak goxo-goxo, ta egaztiak koipetsu jartzeko, ez neri Zizeron’ik ekarri.

Aman.- Eta non dago neurriz gañeko gizonori?

Est.- Balda jauregian.

Aman.- A! Est.- Ernando jauna txoraturik dago bere ostalariarekin; orain egitera guazen billera ere, berak eratu du. Inguruetako gizon argienak an izango dira. Aita Zirilo’k itzegingo du, ta entzuteko zalantzaz beterik daude guztiak. Aurretik, ordia, beste norbaitek itzaldi bat egitia bearrekoa da, ta orretarako ni izan naiz aukeratua.

Aman.- Banekien zer izango zan.

Est.- Orrengatik, egun guzian, buru ta belarri lanian, idazten aritu naiz.

Brij.- Zu beti idazten...

Est.- Ni beti nere lan berezian. Lira’ko Nikolas adimentsuak bezela esan nezake: Si Liranus non lirasset, totus mundus delirasset.

Aman.- Ezagun da.

Est.- Nere itzaldia Aristoteles’en antzera eratu det.

Ona emen azalgaia: “Gauza bat egiz eta iraunkor jakitia gauzaren zergatikakoa jakitia da”. Bereala nere adimenera betiko galdeerak datoz: Quis, quid, ubi, quibus auxiliis, cur, quomodo, quando? (4) Bear dan zintzotasunarekin erantzuteko, nere maitiaren begietako almen pizkortzalearen billa etorri naiz.

Niko.- A, bai! Kikiriki oietako guzietarako emakume ederraren begi mintzakorrak bezelakorik ez da.

Est.- Quod erat demonstrandum.

Aman.- Eta orain al dezute billera ori? Est.- Oraintxe. Baña an egon arren, nere begietan egongo da Amantxi’ren arpegi zoragarria.

Brij.- Eta zure belarrietan gure txalo susparrak.

Est.- Eskerrik asko.

Aman.- Ar zazu aurretik gure zorion bioztia.

Est.- Bigar etorriko naiz, eta guztien berri emango dizutet.

Aman.- Eskertuko dizugu.

Est.- Orain, zuen baimenarekin banua.

Aman.- Ondore on bat izan.

Est.- (Eskuiko atera juan eta andik.) Dulcia linquimus arva. (5) (Agur egiñaz.) Vale. (6)

lrurak.- Agur. (Esteban eskuitik juaten da.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org