|
Amantxi
Amantxi. Andre Nikolasa, Andre Brijida ta Karmentxo
Niko.- Orrek meza ematen ere jakingo du.
Aman.- Ori gizonik azkarrenetakua da.
Brij.- Guzien berri badu
Aman.- Ez da izango gairik, orrek ezagutzen ez duenik.
Niko.- Ez ta ere orrek esaten ez duen latiñik.
Karm.- Izeba! (Karmentxo eskuitik sartzen da. Neskatxa gazte oso polita da. Ezkongaiak garai artan oi zuten bezela, buru kaskamotza dauka, kopet gañian ille sortatxo hatduela.)
Brij.- Emen al zera? Karm.- Jaun ori irteteko zai egon naiz. (Irurak altxa dira. Amantxi’rengana juan eta musu emanaz.) Amantxi...
Aman.- Karmentxo, nere izarra.
Niko.- Illoba al dezu? Brij.- Nere anaiaren alaba zarrena. (Karmentxo’ri.) Agur egiozu Andre Nikolasa’ri.
Karm.- Andrea... (Andre Nikolasa’k etaKarmentxo’k alkarri musu ematen die.)
Niko.- Aingeruak nexka jantziko balira, ez lirake ikusgarriaguak izango. Zerorri polita eta apainketak zer esanik ez... Ez dezu akatsik oñetatik buru...raño. (Buru kaskamotz ori ez balu.)
Aman.- Izebaren billa, e?
Brij.- Santa Klara’ko mojetara juan biar omen du ta...
Karm.- Sor Patrozinio’k deitu digu, Maiatzeko loreetako abestiak ikasteko. An bilduko gera emengo nexka ezagunenak.
Aman.- Ederki. Sor Patrozinio’k Maiatzeko Loreetako aukeratu ditu Azkoiti’ko lorerik liraiñenak.
Niko.- (Loriak ez dakit; baña Plandes’ko gaztak beintzat bai. Abek buru baldarrak!)
Aman.- Abesti politak izango dituzute?
Karm.- Oso politak. Eta bat berriya. Bertako apaiz jaunak eratu omen du.
Aman.- A! Ori bestia baño’re ardura geiagorekin ikasi bearko dezute.
Karm.- Alegiñak egingo ditugu beintzat.
Brij.- Ez daukate erakusle txarra, Sor Patrozinio.
Niko.- Bai, baña abuakin abestu gero...
Karm.- Nola...
Niko.- Sudurrarekin ez.
Karm.- Ez noski.
Niko.- Nik mojak aditu izan ditut bada. (Sudurrarekin abestuaz.) Gloria Patri et Filio...
Karm.- Ai! Santa Klara’kuak ez. Santa Klara’kuak beste iñongo mojak baño obetuago abestutzen dute. Guztiyak esaten aritzen dira Santa Klara’n baño obeto ez dala iñon abestutzen.
Brij.- Ez zaiozula oni Santa Klara’ko mojen kalte ezer esan, bere oiekin txoraturik dago ta.
Karm.- Egiya dalako. Ia or bezelako meza ospetsu ta gain-gañekoak non abestutzen diran.
Aman.- Bai. Karmentxo, bai: orrela da. Zurea da egiya... Brijida, juateko ordua izango dezute ta ez zaituztet geiago luzatu azi nai.
Brij.- Bai, baña beriala emen naiz.
Aman.- Ez dezu ezertarako lastertu bearrik.
Brij.- Nola etortzerako lagunak izango dituen, an utzi ta bereala biurtuko naiz.
Aman.- Nai dezun bezela. Agur, bada, Karmentxo.
(Karmentxo’k Amantxi’ri musu ematen dio. Andre Nikolasa Andre Brijidarekin izketan gelditzen da.)
Niko.- Ia zure illobatxo ori lenbailen ezkontzen dezun.
Brij.- Bere garaian egingo da.
Niko.- Kaskamotz ori buru-estalki polit batekin apaintzeko.
Karm.- (Andre Nikolasa’rengana juanaz.) Andrea...
Niko.- Au ume zoragarria! (Alkarri musu ematen diote.
Ondoren Amantxi ta Andre Nikolasa’k beste biyari eskuiko atealdera laguntzen diote.)
Aman.- Karmentxo, asko-asko ikasi.
Karm.- Aleginduko gera.
Brij.- Bereala emen natzaizute.
Aman.- Gero arte bada.
Guztiak.- Agur. (Andre Brijida ta Karmentxo eskuiko atetik juaten dira.)
|