2. 2. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  2. 2. Irudia

Amantxi

II



Andre Brijida ta Andre Nikolasa



Niko.- Ez nuen oraindik onera etortzeko asmorik; baña; eleizatik atera ta etxera nijuala, txixtularia ikusi det emen, atarian.

Brij.- A! Bai.

Niko.- Neregan esan det: Amantxi’k berri onen bat badu.

Brij.- Bai zera...

Niko.- Txixtularia atietara ekarri dutenian, zoriona etxian dutela ezagun da.

Brij.- Obe genuke bada. Ez, andre Nikolasa, ez.

Txixtulari ori ez da onerako.

Niko.- Etxe onen atarian bertan zegon bada.

Brij.- Bai, baña aurreko etxerako da.

Niko.- Onerako uste nuen nik.

Brij.- Ez gaude emen txixtu ta jolasetarako. Aurreko etxe leio-gorri orretan eztaiak dituzte.

Niko.- A! Eztaiak...

Brij.- Bai.

Niko.- Eta ezkontzen dan emakumia ezkongaia al da?

Brij.- Ez; alarguna.

Niko.- Ikusten dezu? Ezkongai batentzat, bi alargun ezkontzen dira.

Brij.- Ez dakit ori orrela dan: baña gaur ezkontzen dana beintzat alarguna da.

Niko.- Bai noski. Ta guziya kaskamotz oiengatik.

Brij.- Zure irudipenak.

Niko.- Ez, ez. Nik uste det, garaiz ezkontzeko, nexkak alargun jaio bear lutekela. Bitartian ez dago gauz onik.

Brij.- Zure esanak dira oiek.

Niko.- Bai, bai... Eta atzotik ez dezute noski ezer berririk izango...

Brij.- Bai; badegu.

Niko.- Bai? Brij.- Zu juan ta beriala. Andia’tar Enrike etorri zitzaigun.

Niko.- Etxera? Brij.- Bai.

Niko.- Jakin izan banu! Brij.- Zuk agindu bezela, zorapenetik gaizkatzen zuenena izango zala Amantxi’k esan zion.

Niko.- Ederki.

Brij.- Eta, zoratzalleak bere ezpatarekin txetuko zituela esanaz, Enrike gela onetan atia itxita gelditu zan.

Niko.- Eta emen egon al da? Brij.- Gau guziyan.

Niko.- Eta zer gertatu da? Brij.- Zu etorri zeranean, Xiriako’ri galdetzen ari nitzaion. Arrek esan duenez, seietan itzik esan gabe alde egin du, eta ez dakigu zoratzalleak menperatu dituen edo zer egin duen.

Niko.- (Alki-azpiak-eta usmatuaz.) Menperatu izan balitu, gelditu bear zuten emen sudur muturren bat, belarrien batzuek edo beste zerbait; baña ez da ezer ere agiri.

Brij.- Ez da lorratzik gelditu.

Niko.- Berekin ez zituen bada eramango...

Brij.- Zertarako? Niko.- Ez dakigu bada.

Brij.- Amantxi bere gelan dago, ta Xiriako’k eman dizkidan berriak esatera nijoakio. Zu emen egongo zeranoski?

Niko.- Bai; etorri naizen ezkero, ez nuke juan nai Amantxi’ri agur egin gabe.

Brij.- Bereala emen gera bada.

Niko.- Gero arte. (Andre Brijida eskuiko atetik juaten da.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org