|
Amantxi
Andre Nikolasa. Gero Xiriako.
Niko.- Txatxalak dira abek ere. Gizona itxiyan gau guziyan euki, ta geiago zentzutasun gabe alde egiten utzi. A! Etzeuden nere barruan.
Neri esan bearko zizkidan zuzen eta garbi bart gabeko gertaerak. Etzuen etxe ontatik juaten lanik izango, gauzen berri ondo ta zearo eman bitartian. Baña abek, morroiaren gain utzi guziya ta lo goxo-goxo. Abek jende lasaiak! Ezagun dute, bai, elgoibartarrak ez dirala.
Xiri.- (Eskuiko atean azalduaz.) Andrea, ez al da oraindik etorri etxekoandrea?
Niko.- Ez; baña bereala dator.
Xiri.- Galdezka ziran ta...
Niko.- Nor da?
Xiri.- Andia’tar Enrike zalduna.
Niko.- A! Datorrela, datorrela.
Xiri.- Etxekoandreaz galdetzen du, ordia...
Niko.- Ez dio ajolik. Etxekoandria etorri bitartean, nerekin egongo da. Datorrela, datorrela.
Xiri.- Esango diot.
Niko.- Bai, bai. Ez deiela etorri gabe gelditu. Esaiozu.
Xiri.- Bai, andrea. (Xiriako eskuiko atetik juaten da.)
Niko.- Neri ez dit itzul egingo, ez. Bera etortzen ez bada, neroni juango natzaio dagon tokira.
(Esertzen da.)
|