2. 4. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Amantxi »  2. 4. Irudia

Amantxi

IV



Andre Nikolasa ta Enrike



Enri.- (Eskuiko atean azaltzen da, ta agur egin ondoren.) Andrea,...

Niko.- Ongi etorri. Amantxi bereala emen dezu.

Enri.- Berarekin egoteko asmoan etorri naiz.

Niko.- Ni ere bere zai nago.

Enri.- Itxoingo diot orduan.

Niko.- Ederki. Zu zera, beaz, Andia’tar Enrike.

Enri.- Bai, andrea.

Niko.- Orra. Ni Amantxi’ren Elgoibar’ko aidietakoa naiz. Eta bagenekigun Loreaga’tarrak Andia’tarrakin izan duten betiko adiskidetasun ezin geiagokoa.

Enri.- Bai, andrea.

Niko.- Makiña bat aldiz aitatutako Enrike. Gure etxean, Enrike gora ta Enrike bera, etzan beste ezertzaz itzegiten.

Enri.- Eskerrik asko.

Niko.- Jakin genuen nola Ameriketara juan ziñan, toki arrigarrietan arkitu ziñala, larrialdi estutsuai aurre eman zeniotela, onlako ta alako egin zenituela; ta, azkenik, zu juan ezkeroko berririk etzala esan ziguten.

Enri.- Nai ta ere ezin berririk bigaldu toki urrutiko aietatik.

Niko.- Ez noski. Etorri ziñala ere jakin nuen.

Enri.- Egun batzuek badira.

Niko.- Ta gaur esan dirate bart arratsa gela onetan igaroa zerala.

Enri.- (Enrike’k sukaldetxora begiratzen du, ta Andre Nikolasa’k ere bai.) Bai, andrea.

Niko.- Zorapena ote dan edo ez ote dan...

Enri.- Ala diote.

Niko.- Bai; ta zu zure ezpatarekin zoratzalleak zatitzeko asmoan gelditu ziñala.

Enri.- Orrelako zerbait da, bai, andria.

Niko.- Ta ezeren aztarnik arrkitu al dezu?

Enri.- (Enrike’k sukaldetxora begiratzen du; Andre Nikolasa’k ere bai.) Ez ta ezertxo’re.

Niko.- (Gezurra!) Zer egin dezu bada gau guzian?

Enri.- Nik? Lo lasai asko.

Niko.- (Gezurretan ari da au.) Ta emen ikaragarrizko ixkanbilla ta zalapartak izaten dirala ta...

Enri.- Ez det nik beintzat batere entzun.

Niko.- Zoratzalle ausart zalapartgilleak erortzen dirala ere esaten dute.

Enri.- Erortzen... eroriko... eroriko... (Enrike’k sukaldetxora begiratzen du; Andre Nikolasa’k ere bai.) Ez; bart ez da iñor erori.

Niko.- (Gezurra ta gezurra.) Etziñan bada ikaraz txepelduta geldituko...

Enri.- Txepelduta! Ameriketan bere bulartsutasunaren agiri sukoia eman duen gizona!Niko.- Begira: Ameriketan gertatuaz ez dit neri ajolik; bart gela ontan zer izan dan, ori da nik jakin nai detana.

Enri.- Arriskorik estuenetan kementsu agertu dana, emengo jostaketak bildurtu lezatekela uste dezu.

Niko.- Zerbait esan liteke.

Enri.- Debarren izena goieneko malletara igo degu guk Ameriketan.



Niko.- Bai; urrutiko intxaurrak.

Enri.- Debarren neurrikorik ez da an iñor azaldu.

Niko.- Gizona. etzazula zure burua orrenbeste puztutu.

Enri.- Non arkituko dituzu Debako semiakin berdindu litezken gizonak?

Niko.- (Andre Nikolasa altxatzen da.) Non? Elgoibar’en bertan ere bai.

Enri.- Elgoibar’en, debar kementsu Arriola baten aldamenean jarri litekenik!...

Niko.- Aldamenean ez; baña gañian lasai asko jarri litekena, ortxen daukagu Karkizano, elgoibartar bildurgabia.

Enri.- Ba... Ba... Debarren egipen kementsuak esango banizkizu, txoraturik geldituko ziñake.

Niko.- Ta nik elgoibartarrenak esan ezkero, zu mutututa.

Enri.- Bat bakarra esango dizut.

Niko.- Nik milla esango nizkizuke.

Enri.- Bai: baña nere bat bakarra zure millak baño geiago da.

Niko.- Edo bestia.

Enri.- Entzun nazazu: Peru’tik Txile aldera juanak giñan. Aurrean, biltzen ginduztela, arerio, etsai mota guzietakoak agertu zitzaizkigun.

Guzitatik bazan an. Baita guaitakazuak ere. Abek, ezagutu dan ikaragarrienetakoak dira. Arrapatzen duten gizona, ollaxkua balitz bezela il eta jaten dute.

Niko.- Gizona jan! Ori bai ez detala txinixten.

Enri.- Jan, bai. Ori dute jakirik gogotsuena.

Niko.- Debarrak jango al dituzte; elgoibartarrik beintzat ez.

Enri.- Zergatik?

Niko.- Elgoibar’en gizon ollaxkorik ez dalako. Elgoibartarrak jan! A zer triparrabiyak izango lituzteken!

Enri.- Indioak erruz ziran. Belarrietatik eta sudurretik ezurrak zintzilik zituztela, buruak egaki, luma ikusgarriaz apainduak, oju ta karraxi guregana zetozen. Guk alderatzen utzi genioten, eta bertaratu ziranian,...

(Enrike’k sukaldetxora begiratzen du. Andre Nikolasa’k ere bai.) Bertaratu ziranian, aurreratu nitzan ni ta... (Une onetan txixtulariaren soñua entzuten da, ta Enrike ero bat bezela dantzan asten da.)

Niko.- Oi! Dantzan asi al ziñan?... Bai, bai... Ta gero zer?... Naikua dezu, gizona... Aski da... Aski da... Ez da au geldituko... Naikua dala... Nola gelditu aziko ote nuke?...

A! Txixtularia ixildu aziko det. (Leiora juan eta andik ojuka.) E! Zu! Ixildu zaite! (Txixtua ixiltzen da eta une berean Enrike gelditzen da.)

Enri.- Noizbait ere! Lertuko nitzala uste nuen!

Niko.- (Leiotik.) Pixka batian, otoi, ixilik egon zaite.

Enri.- Berriz dantzan egin arazi baño len, itzul egin dezadan. (

Eskuiko atetik lasterka juaten da.)

Niko.- (Leiotik.) Eskerrik asko. (Enrike itzuli dijuala ikusita. bere ondoren eskuiko atera juanaz.) E! Zu! Nora zuaz? Nork gelditu arazi! Abiadura ona darama.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org