 |
|
 |
 |
|
EGINTZA BAKARRA
Iruditegiak aurkeztatzen du sagardoteri bat. Egilliaren ezkerretara barrika bat, nundik saltzen dan sagardua, eta ingurubetan upelak, barrikak, alki luziak, suba egiteko arriya, kargakua, onilla... Barrikatik zintzillik krisalluba, eta txoko batian erratza. Sarrerako atia, atzian, erdi aldian, iru bat malla jexten dirala. Eskuyian, aurre aldian, beste ate txiki bat, patiñara ematen dubena.
LENBIZIKO IRUDIA
Anthon
(Burtiña altxatzeakuan agertzen da sarrerako atian, kanpora izketan. Gero aurreratzen da.)
Aterako ote gera, bada? Abek ixtillubak oraingo lege berri txatxu (b)abekiñ! Eziñ gintezke orla iñola ere moldatu. Ez gera aterako! Nola, bada? Sagardua upelategira ekarri, eta andik denbora puska batera etorriko dira zinta traste batekiñ, eta neurtu batera, neurtu bestera, lumeruak egiñ, papela zikindu eta... orla asmatu oiek zenbat sagardo dagon barrenen? Ori da neri sugurra neurtu eta zer jan detan asmatzia bezela. Okerrena da, berriz, beti sagardo-jabien alde kontubak ateratzen dituztela; bai, noski, nik baño obeto esku azpitik ematen diyotelako. Oraingo jendiak uste dutelarik dena badakitela, ezer ez dakite... Ezta, bada, egiya? Oraiñ sagardua dan ero ez dan ezagutzera eraman azitzen dizkigute muestrak zereko zeraren zerien zirien zurien zuluen... zera... guazen klarinete kaniketakua... ero dana dala. Aiek omen dakite... Beren bizi guztiyan ez zuten gero baso erdien bat erango’re-ta, oiek guri erakutsi zer dan sagardo ona! Oraindik, euskeraz dakigun ero ez esatera, bialduko gaituzte Alemaniko konsulengana! Eraman genduben, orain dala denbora pixka bat ere, barrika ontatik muestra bat pitarren izenian, eta iya illabeteren buruban eman ziguten pitartzat saltzeko baimena: baño sagardo-jabia asarretu egin zan, arrek sagardotzat saldu nai zubela: ostea eraman azi zigun, eta amabost egun zar botilla an irukirik, sagardotzat ez zigun bada eman ageriya? Ja! Ja! Orrenbeste denboren buruban binagretu ere egin zitekian! Oiek ez dakite zer dan sagardua, ez pitarra eta ez patharra! Obe luteke Pello Atraka-ri deituko baliyoteke probatzera; arrek obeto ezagutuko luke, bai, ona edo txarra dan, dozen erdi bat baso eran ezkero! (Ixirtzen da barriken aurreko kadiran.) Eta gero or dabill kalietan prantzes aundi bat “Lau, lau!” oju egiñik, ingurdu alako bat saltzen, eta orri ez diyote eraman azitzen muestrik... Gizarajua! Obe’re badu, bai; bestela jango liyoteke karrua ere, kurpill eta guzti!...
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |