5. Pello Atraka, On Jeolimo eta gero Anthon


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Aterako Gara! »  5. Pello Atraka, On Jeolimo eta gero Anthon

Aterako gera!

BOSTGARREN IRUDIA



V



Pello Atraka, On Jeolimo eta gero Anthon





(On Jeolimo sartzen da Pello eraten asten danian, eta orduban juaten da patiñ aldera basua gordiaz.)

On Jeolimo.- Jaungoikuak egun on dizutela.

Atraka.- (Oi! Sagardo jabia! Bai, jauna. Oraintxen juan da patiña garbitzera; beriala deituko diyot. Anthon!

On Jeolimo.- Emen al dago Anthon?

Atraka.- Bai, jauna, bai. Beriala etorriko da. Anthon, Anthon!

Anthon.- Nor da? (Jotzen du Atraka eta botatzen diyo basua.)

Biyak.- A!

Anthon.- Katubentzako al ukan? (Nagusiya ikusten du.) (Oi! Nagusiya!) (Igesi patiñara.)

Atraka.- Iya ixuri ukan. (Atzetik igesi.)

On Jeolimo.- (Atzetik, Anthoni jiraka.) Anthon! Anthon! Nora zuaz?

Anthon.- (Bueltatuta.) Nagusi jauna, barkatu beza; ez nuben ikusten ere.

On Jeolimo.- Ordubeti ontan emen nago zure zai.

Anthon.- Eta ez al du nere andria ikusi?

On Jeolimo.- Ez

Anthon.- Ez da bada ordu laurdenik ere alde egiñ dubela... Zerea juan da, zereko zerea...

On Jeolimo.- A bai!

Anthon.- Ez, jauna. Ara ez; bestera. Azkena neurtu zan upeleko sagarduen muestra eramatera... Bestiakiñ aña denbora pasatzen badute, datorren udaberriyan saltzeko moduban izango degu, jauna.

On Jeolimo.- Presa eman biar zaiote, bada.

Anthon.- Nik uste det, jauna, aguro bueltatzeko, presa bañon txanpon batzubek ematia obe izango litzakela.

On Jeolimo.- Ori ez da, ordia, ondo egiña.

Anthon.- Grothi Grothi ere etzan ondo egiña, bañan or ibiltzen zan kalei kale bere jiba bizkarrian zubela.

On Jeolimo.- Begira, Anthon: guri komeni zaigu lenbailen saltzia, eta al dan modurik onenian.

Anthon.- Bai, jauna, bai. Al dan merkiena.

On Jeolimo.- E! Al dan gaixtiyena da neretzako modurik onena.

Anthon.- Bañan saltzeko modurik txarrena ere bai.

On Jeolimo.- Erariya ona izan ezkero, pixka bat gaixtixiago izanagatik saaltzen da aguro...

Anthon.- Nik ez det konprenditzen, jauna, zergatik andria dago ontan oituba; bañan...

On Jeolimo.- Ori gauza errexa dezu.

Anthon.- Bai, jauna; upel ortatik ogei ta amar karga saltzia bañon errexagua.

On Jeolimo.- Salduko dira, bada, gizona.

Anthon.- Lana franko.

On Jeolimo.- Zergatik ez bada?

Anthon.- Zergatik nola ogei ta amar kargik sartu ez diran, aterako ez diralako, jauna.

On Jeolimo.- Aterako dira!

Anthon.- Beorri bai, aterako litzake alakorik balitz; bañan nola nai du ez dan tokitik ateratzia? Upelian jaiotzen dala uste al du bada sagardua? Upelian geienaz ere bataiatu egiten da, jauna! On

Jeolimo.- Bañan, gizona, nola ari zera izketan, neurtu berriya bada upela eta esan badute ogei ta amarrekua dala?

Anthon.- Oiek zer dakite? Zintakiñ neurtu upela? Nik alare galtzen neurriyak artzen ari zirala uste nuben! Sekulan ez degu orlako usariyorik ezagutu.

On Jeolimo.- Ori da neurririk xuxenena. Pentsa zazu ala izango dan! Lenago upelategi (y) ontan ez ziraten eun eta amar karga besterik kontatzen, eta oraiñ neurri berriyakiñ baditut eun eta berrogei ta zazpi...

Anthon.- Ez juxtu ibilliko balirake. Zer bada? Aunditu egiñ al dira upelak?

On Jeolimo.- Ez, gizona, ez.

Anthon.- Orla juaten badira azitzen, laxter itsasua kabitzeko diña ontzi izango du, jauna. Upel ori beti ogei ta bostekotzat ezagutu izandu degu.

On Jeolimo.- Ez, ordia, izan.

Anthon.- Ala izanduba beti, jauna.

On Jeolimo.- Oraiñ artekua saltsa bat besterik izandu ez da, eta orla zubek egin dituzute kuartotxuak.

Anthon.- Bai; guretzako beti saltsa eta jakiya beorrentzat

On Jeolimo.- Oraiñ gauza askoz ere garbiyagua da.

Anthon.- Saltxik ere ez oraiñ!

On Jeolimo.- Alabaindikan ere, bakoitzak bere kontubak atera biar ditu.

Anthon.- Nai dituben kontuak ateriagatik, ez du ortik ogei ta amar kargik aterako denboren denboretan ere. Ogei ta bostekotzat ezagutu izan degu eta ala izan ere da. Zinten neurriyak! Neurtu beza kargakuakiñ; ez dubela ogei ta amar aldiz betetzen? Ala balitz, sal-tzerakuan dirubak juxtu atera biar luke eta ez exkax, gertatzen dan bezela.

On Jeolimo.- Nik ez det orrekiñ egitekorik. Zubek kontuz aritzen bazerate saltzen, ondo aterako da gauza. Ikusiko dezu.

Anthon.- Nai du ezetz?

On Jeolimo.- Ez; nik baietz nai det.

Anthon.- Ni kontu guztiyakiñ egongo naiz, eta ikusiko du zer gertatzen dan.

On Jeolimo.- Ia bada.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org