6. Anthon. On Jeolimo eta Joxe Pipax


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Aterako Gara! »  6. Anthon. On Jeolimo eta Joxe Pipax

Aterako gera!

SEIGARREN IRUDIA



VI



Anthon. On Jeolimo eta Joxe Pipax





Pipax.- Atrakatu eta fondo eman biar degu ementxen.

On Jeolimo.- Emen al zera, alporja?

Pipax.- Ondo, eta beorri, On Jeolimo? Ondo, serbitzeko; ba, jauna, bai.

On Jeolimo.- Ja! Ja! Ja! Beti txoro. beti orla.

Pipax.- Bijua ondotxo! Kontuz ibilli, e?, itsaso gaxtua dago ta.

On Jeolimo.- Zu kontuz ibilli, zu... mariatu gabe.

Pipax.- E! Atuajia jakiñen gañian dago.

On Jeolimo.- Ariyo. Anthon. Esanak esan, ia xuxen ari eta zer ateratzen dan. (Juaten da.)

Anthon.- Ni nere itzian nago, jauna. Bijua ondotxo!

Pipax.- Kaxo, Anthon! Zer gizon modu? Ekatzak baso bat sagardo, lo ez baldin baago.

Anthon.- Lo niok.

Pipax.- O! Ez dek gero batere ezagun. Badiruik ametsetan abillela, bañan... lotan ez.

Anthon.- Mutill, utzi nazak pakian, asarre niok eta...

Pipax.- Aixkiratzen lana! Ni ez nak beñere asarretzen; ni beti umore onakiñ!... Oraiñ ere abiyadurik batere artu gabe, erango nizkikek sei baso sagardo bata bestien ondoren.

Anthon.- Eran obeto egingo dituk, bai, pagatu bañon.

Pipax.- Begira zak bada. Neri ez zat gustatzen zorrik iñun izaterik eta ezta... pagatzerik ere!

Anthon.- Ori dek.

Pipax.- E! Txirrixtatu egiñ nak. Ez nikan ori esan nai.

Anthon.- Nai ez dekala esan dek egiya.

Pipax.- Gizona, gaur bañon pobriago izandu gaituk bada! Diruba obeto zekagu agiñeko miña bañon! Atxuari atera zizkat zazpi kuarto txiki: bat ardo eta laurdeneko opilla erosirik amaiketakua egiteko: eta beste zazpi... milla duro banitu ez nikek ire inbiriyik izango!

Anthon.- Aizak. i! Eta sagardua zerekiñ pagatzeko asmua dek?

Pipax.- Gauza orren gañian gero itz egingo diagu.

Anthon.- Ez diat emango.

Pipax.- Orrenbeste ez al aiz fiyatzen?

Anthon.- Ez, ez, ez! Ez diat emango!

Pipax.- To makilla (makilla bat arturik) eta egiñ akiyok koxka, e?, eta...

Anthon.- Ez nak ari! Makill ontan egiñ edo itsasuan egiñ bat dek!

Pipax.- Pagatuko diat bada! Baso baten juan-etorriyagatik orrenbeste zalaparta! Ona ago i ni bezela zazpi milla duro artzeko izateko!

Anthon.- Norengandik?

Pipax.- Gobiernotik.

Anthon.- Nola?

Pipax.- Sekulan ez diat ezer artu eta artzeko nagolako.

Anthon.- Lenbiziko artzen dekanian etorri ari bada, eta orduban emango diat.

Pipax.- Gizona, beiñ esan ezkero pagatuko detala, ez al aiz fiyatzen?

Anhon.- Ez nak fiyatzen, ez! To (emanaz). Bañan ez aiz gaur emendik aterako pagatu gabe.

Pipax.- (Basua artu eta) Aterako gaituk!

Anthon.- Zeladoriari deituko ziuat.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org