7. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Aterako Gara! »  7. Irudia

Aterako gera!

ZAZPIGARREN IRUDIA



VII



Anthon. Joxe Pipax eta Pello Atraka





Atraka. -Juan al da?

Pipax.- (Pipa pixtubaz.) E; Joxe nak, legorrez.

Atraka.- Legorrez itsasoz bañon abeto izango dituk., bai. zuben treñeroko jendiak.

Pipax.- Gure treñeruan bezelako jende lirañik ez dek kosta ontan guztiyan, eta panparroikeri gutxi atera biar dezute, ba-ezpatxo, arrantzale zarpatsu (b) oiek!

Atraka.- Ixilik ago, zuben artekua izatia lotsatu biar dik eta.

Pipax.- I egongo aiz ixilik, i!

Atraka.- Nai badet.

Anthon.- Asi al zerate?

Pipax.- Askoik ez amar urti abetan.

Anthon.- Bazekiat zer esaten detan.

Atraka.- Onek ez daki, ordia, zer esaten duben. Asto!! Babo!! Lukainka!!!

Pipax.- Ala banitz, jango nindukek.

Atraka.- Ez aiz, ordia, jateko ona.

Anthon.- Ez dek bada txarra erateko.

Atraka.- Ortarako bai, eta tabeman zalaparta dariyola, bere gezurrezko aziyuak kontatubaz, jendia engañatzeko. Itsasuan, itsasuan ezagutzen dek zein dan gizona!

Pipax.- Gauza ona izateko arrunka geiegi dabillek! Exkoteko kalan abillenian, eta mendabal zakarra ateratzen dubenian, ez dek orrenbeste agertzen buruba.

Atraka.- I bañon geiago.

Pipax.- Ederki eman ere.

Atraka.- Mutill, pipa besterik ez zaik ikusten!

Pipax.- Lenguan ere zer ordutan ziñaten Shuesteko kalan?

Atraka.- Guk ordubata t’erdiyan belatu genikan, eta bire erdiraño etorri gindukan oker-oker auuu!, eta bat-batian kalma! Txapela bete aize naikua etxera etortzeko, eta aguantian etorri biar ler egiten!

Pipax.- Gu, berriz, zubek bañon nekezago ateriagatik, laja zubek atzian; eta erriya bixtatu zenuteneako, bi puntetan gindukan!

Atraka.- Ala dek, bai! Nik alare zuben txalupa arrantzako baforia zala uste nikan, ire pipak botatzen zuben kiekiñ. Orlako kaldera izan ezkero, irabazi biar estropara!

Pipax.- Eta beste kalan?

Atraka.- Zeñetan?

Pipax.- Baztar kantinan.

Anthon.- Kantinan ez, baño sagardoteriyan alkar topatzen dute abek.

Atraka.- Mutill, ez zakala ori aitatu. baztar guztiyak zorrez betiak dakazkik eta.

Pipax.- Ire andriak aña ogi ez diagu bada zor, zubek beziñ lotsagabiak ez geralako.

Atraka.- Ogiya? Ire amak obe zikan ire tokiyan sei librako ogi aundi bat egin bazuben!

Pipax.- Ara bada emen gizon galanta. Kabituko ote da au iñun? Etxe-errenta pagatzeko bañon ortarako obia aiz.

Atraka.- Berriketa gutxi gero emen, e? Bestela emango diat begiondoko bat...

Pipax.- Gauza izan biar!

Anthon.- Ez gero emen okasiyorik jarri.

Atraka.- Ago ixilik, kintua!

Pipax.- I egongo aiz bobiskum!

Atraka.- Katillu, ez besteren katillu!

Pipax.- Astua!

Atraka.- Babua!

Pipax.- I bezelakua!

Atraka.- Emango diat! (Eskuba altxatuta.) Pipax.- Artuko dek! (Baita’re pixka bat egongo dira alkarri begira, eta bat-batian aixkiretzen dira.)

Atraka.- Guazen eratera baso bana. (Juaten dira barriken ondoren eta eskatzen dute.)

Anthon.- Beti bezelako errematia aben erromeriyak: itsasuan asi eta sagardoteriyan bukatu.

Atraka.- Anthon, txukun-txukun utziko ukan patina?

Anthon.- Bai zera. Lenbiziko bizitzako atsua asi dek berriketa daiola, eta ez diat ezer egiñ.

Katuba eta beste zikiñak bertan gelditu dituk. Goxua ziok iñor etortzen bada!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org