|
Aterako gera!
ZORTZIGARREN IRUDIA
Anthon, Pipax, Atraka, Tanti eta PatxI (gero)
(Eraten dutenian, botatzen dute kondua ate aldera; eta, nola orduban sartzen dan Tanti, bustitzen dute.)
Tanti.- Bapo! Plei edin nazute.
Pipax.- Oi Tanti! Zer egin ditek?
Atraka.- Txantxetan ukan.
Pipax.- Multa eman akiyok... Anthoni.
Anthon.- Neri?
Tanti.- Bat edo bati bialko. Ez takitute zer pasa taitan.
Pipax.- Zer bada?
Tanti.- Badakik, Ataka, len izandu naitenian kolika nola atela naiten elejiolia ikutita, e?
Atraka.- Bai; emengo sagardo jabia.
Anthon.- Emen izandu dek.
Tanti.- Ateate’nak arren idesi, eta kabua bete ikiñan, alatañetan.
Atraka.- Orduban talto egin biar ukan.
Tanti.- Deitu eta daldetu ziat: “Zel zabiltza sadaldoteian?” Nik zer esan tatin ez, eta esan ziuat patiña ikusten nitala eta... zikiña daola.
Anthon.- Gezurra!
Pipax.- Anthon, txautu au.
Anthon.- Zikiñago dakak ik muturra.
Pipax.- Ikusi zak. (Juaten asten da eta gelditzen du Atrakak eta atzetik Anthonek.)
Atraka.- Eta guazen... Zer esan dik kaboak?
Tanti.- Bi peteta multa emateko, eta ona papela.
Aber oaiñ teñek ematen dikian bi petetak.
Anthon.- Nik ez biñipin!
Tanti.- Bialko! (Juan nairik.)
Anthon.- Ez txinixtu!
Atraka.- Pipaxek emango dizkik. (Gelditubaz.)
Pipax.- Ba bai, ankak erantzi eta beriala emango dizkiat. Zertan nai dituk: urretan edo zillarretan?
Tanti.- Beliketa gutxi! Bat eo batek eman bialko titiak.
Pipax.- Mutill, papela kanbiyatzeko esaten nikan.
Tanti.- Papelik tanbiyatu bage fumatzen diat nik.
Pipax.- Nik, berriz, papelik bage. (Pipa erakutsiyaz.)
Tanti.- Enak ni emendik juango bi petetik bae, eta ba-ezpa’re patina ikustea niak. (Juan nairik.)
Anthon.- Ez dek ikusiko; ik gezurra esana ez diat nik kulpik. (Gelditubaz.)
Atraka.- Garbiya ziok (baita’re.)
Pipax.- Utzi zaiozute.
Tanti.- Utzi bialko!
Atraka.- Zertara juan biar dek, garbiya ziok eta?
Tanti.- Ori etekiat.
Anthon.- Zertako esan diyok bada zikiñadagola?
Tanti.- Bestela etzikan txinistaten eta. Tia, tia, ikustea niak.
Anthon.- Anjela Maria! Ez dek, ordia, ori kontuba.
Pipax.- Zer da bada: kantuba?
Atraka Ez; katuba...
Anthon.- Ago ixillik! (Abua tapatubaz.)
Atraka.- Ez uala; oraiñ garbitu dik.
Tanti.- Ez al natute utzi nai?
Anthon.- Ez!
Atraka.- Garbiya dagola ez al dek aitzen?
Tanti.- Nai ezpadetute utzi, edon; bañon enak ni juango bi petetik bae.
Anthon.- Nai dubenak emango dizkik; nik ez.
Atraka.- Gauza orren gañian itz egingo diagu.
Pipax.- Mutill, utzi zak kontu (b) ori... Naigabia pasatzeko eran zak baso bat; nik iri laguntziatik ustuko diat beste bat. (Tantiri.)
Atraka.- Guazen.
Tanti.- Ekatzak bada bato bat: bañon pagatu biako dek.
Anthon.- Ez txinixtu. (Emanaz baso bana irurari.)
Pipax.- (Tantiri.) Sagardu au oso sanua dek.
Atraka.- Sagardo eriyik ikusi al dek?
Pipax.- (Tantiri.) Sainetian ezagutzen dek. (Eraten dute.)
Anthon.- Onek egin digu ateraldiya.
Atraka.- Sarrera, sarrera egin dik onek.
Tanti.- Nik pagatuko itutala ute al dek baa?
Anthon.- Nork bada?
Pipax.- Utzi zaiozute tontokeri (y) orri! Nik emango dizkiat. To! (Boltsillubak miratubaz.) Ez dizkiat emen. Aste-egunetako erropetan utzi dizkiat!
Atraka.- Jaietakuak al dituk oiek?
Pipax.- Intzentsu egunetakuak.
Anthon.- (lruditegiyen aurrera juaten dira labak.) Kanpana bueltakuak jotzen dituztenetakuak?
Pipax.- Bai!
Patxi.- (Azaltzen da txistuka eta txanponakiñ botilla juaz.) Txopin bat sagardo! (Gelditzen da barriken aurrian.)
Anthon.- Baniak beriala.
Pipax.- Tanti, ori dek gizon bortitza etorri aizena!
Tanti.- Beti betela.
Atraka.- Uste nikan jan biar gindubela.
Anthon.- Txatxu (b) oni begira!
Pipax.- Tira, tira, ez ortaz geiago itz egiñ.
Atraka.- Ori dek: umore onak bi pezeta bañon geiago baliyo dizkik.
Anthon.- Baita... (Patxi asten da kanillatik eraten eta ikusten du Anthonek.) Zer ari aiz?
Patxi.- (Altxa eta botilla erakutsiyaz.) Txopin bat sagardo.
Anthon.- Itxogon zak bada pixka bat. Berriz ikusten baat aziyu ori egiten, zatituko at.
Atraka.- Bi pezetak oni atera.
Tanti.- Oli!
Pipax.- Tanti, zubek gizon jakintsubak zeatela eta...
Tanti.- I bañon geiago.
Atraka.- Ez dek gaitz.
Anthon.- Anbat.
Pipax.- Oraiñ ere jokatuko diat bada nik zein dan geiago bertsuetan.
Atraka.- Ia?
Anthon.- Ori, ori!
Tanti.- Zubek, oldia, batalitalak betela tantatzen detute.
Atraka.- Nola bada?
Tanti.- Neri dustatzen zat musikakiñ.
Pipax.- Zer musika?
Anton.- Thun-thunena?
Tanti.- Eliko musikak totze’itubenak. Opelak eta!
Pipax.- E! Orlako doñubetan ez ditek kantatzen bertsolariyak.
Tanti.- Basalitalak dialako.
Atraka.- Ia bada zein dan geiago, bakoitzak bere doñuban kantatubaz.
Pipax.- Baita ortara ere egingo diat.
Tanti.- Eztali txala zekat, oldia.
Anthon.- Orrenbesteañoko kantubak egin biar al dituk?
Atraka.- Orrengatik asi zintezteke. bai. Tira, tira, asi.
Pipax.- Ni asiko nak.
Anthon.- Geran bada.
Pipax.- Tanti, zera zu gizon bikaña bi pezeta eskatzeko. Baña izan du Anthonek maña, zuri gaur ez... iñundik iñola ere patina zikiña zeguelako eskatu dizkatzun dirubak pagatutzeko.
Irurak.- Ja! Ja! Ja!
Anthon.- Nun zuben orrek azkeneko errematia?
Tanti.- Ori daizki!
Atraka.- Ja! Ja! Asnase batian kantatzeko naikua egin dik!
Pipax.- Oraiñ Tantiren txanda.
Atraka.- Ia nola egiten dekan.
Tanti.- Neri ez zaat basalitalak bezela dustatzen.
Anthon.- Dakikan bezela bota zak.
Pipax.- Geran, geran, oztu bañon len.
Atraka.- Ala!
Tanti.- (Bi eztultxo eqiñ eta pixka bat itxogonik.)
Dure etxian baziot matina bat tatel, matina bat titel, titel titel ti-tel ti-tel.
|